Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza
Jarduera hau UPV/EHUko irakasle, ikerle eta langileei zuzenduta dago eta Gipuzkoako campusean emango da, ondoko datetan:
Unibertsitatetako irakasleen eguneroko jardunean ahozko hizkuntzak presentzia handia du eta hori islatzen da ahozko genero ezberdinetan: ikasleentzako hitzaldi, aurkezpen, elkarrizketetan… Jardun komunikatibo honetan sakontzeko eta eraginkortasunez komunikatzeko tresnak eskuratzeko proposamenak egingo dira ikastaro honen bitartez; batez ere hizkuntza eta hizkuntzaz kanpoko baliabideetan sakonduz, eta horrez gain, irakasleentzat horren garrantzitsua den ahotsaren kudeaketari erreparatuz.
Soziolinguistika Klusterra Elkarteko teknikaria; ahozkotasunaren ikerketa eta formazioan aditua.
UPV/EHUko irakasle, ikerle eta langileei.
Izena emateko epea itxita dago baina izen emateak onartzen dira.
Ikusi deialdia Euskararen arloko Errektoreordetzaren dokumentu honetan: Euskarazko Hobekuntza Ikastaroak (2013-2014)
Izena emateko:
Egitarauari buruzko informazio gehiagorako: Irati Iciar, 943821426, i.iciar@ueu.org
Izen emateari buruzko argibideak: Maite Atxikallende, 946 01 2081, maite.atxikallende@ehu.es