Irakasleen formakuntza :: Matematika
Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.
Ikastaro hau, matematika, oraindik biziagoa eta erabilgarriagoa izateko sortuta dago. Helburu garrantzitsuena neska mutilen interesa sustatzea da, interes hori mantentzea eta matematika ikasteko bidean bultzakada bat ematea.
Horretarako, sortu behar diren aktibitateak berain bizitzarekin lotutakoak izan behar dute eta gustukoak gainera. Hitz batean Jolasa.
Aurrez aurreko saioak azaroak 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25, 27
Fisikaria eta matematika didaktikan espezializatua. Gure kooperatibako kidea.
Lehen hezkuntzako curriculumaren atal guztiak jorratuko ditugu:
1.-Zenbakikuntza eta kalkulua: regletak, abakoa, material birziklatuak.... erabiliko ditugu kalkuluak egiteko (batuketa, kenketa, zatiketa, biderketa, zenbakiak deskonposatu, zatikiak)
2.-Geometria eta neurriak: geoplanoak, gorputz geometrikoak, eskulanak... erabiliko ditugu azalera, perimetroa, bolumenak eta gorputz desberdinen ezaugarriak aztertzeko.
3.-Probabilitatea eta estatistika: Zertarako erabiltzen den, kasu praktikoak.
4.-Problemak :Problema bisualak, problema irekiak, ikerketa problemak, norberak sortutako problemak, problema manipulagarriak, testua lantzeko problemak, egitura ulertzeko problemak, kalkulu problemak, geometriako problemak.
Nahiz eta curriculumean ez agertu oso garrantzitsua iruditzen zaigu logika lantzea.
Logika: Erlazioak topatzea( bikoteka jarri, sailkatu, ordenatu), ezaugarriak definitu eta aztertu, eragiketak edo ezaugarri aldaketak landu, material logiko egituratua ( bloke logikoak, arrain logikoak....) lantzeko ideia batzuk.
Praktikoa izango da: Materialak aztertu, erabiltzen ikasi, nola sortu daitezkeen ikusi eta nola jarriko ditugu praktikan gure geletan.
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak, HHI Lehen Hezkuntza Matematika irakasleak, Berritzeguneko kideak
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila