Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia

052 Jolasen bidez irakatsi: jarduera ludikoen didaktika

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu

Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.

Jolasa pertsonon berezko gaitasuna eta jarduera da eta haur guztiengan agertzen den adierazpena. Azken urteotan, orokorrean, azpimarratu da jolasaren izaera eskola esperientzian eta ikas-prozesuariari egiten dion ekarpen esanguratsuagatik. Lehen Hezkuntzan, aldiz, jolasaren alderdi positiboak gutxiago nabarmendu eta landu dira. Hala ere, norbebaren identitatearen garapenean zein taldeen eta talde pertenentziaren garapenean duen garrantziagatik nabarmendu behar da jolasaren erabilera. Beraz, hezkuntza etapa guztientzat baliagarria da. Izan ere, jolasek konpetentzien garapen arrakastatsua sustatzen dute : hala nola, konpetentzia fisikoak, hizkuntza eta komunikazio konpetentziak, gizarte konpetentziak eta inteligentzia arrazional zein emazionala.

Horrenbestez, garrantzitsua da jolasaren balioaz jabetzea eta ikas-prozesuan erabiltzeko estrategiak eskuratzea. Ikastaro honetan, batetik, jolasaren inguruko literatura eta teoria laduko dugu ; bestetik, jolas motak eta jolas zehatzak ezagutuko ditgu ; eta, azkenik praktikara zuzendutako esperientzia ezarriko dugu eta horren gaineko memoria egingo dugu.

Ikastaroaren aurrez aurreko egunak: 10, 12, 17, 19, 24, 26 eta abenduak  10.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

Modu orokorrean, ikastaroaren helburua da, ikas-prozesuan, jolasaren erabilerari buruzko ezagutzan sakontzea. Zehazki, hurrengo helburu zehatzak proposatzen ditugu :

  • Jolasa eta teoria nagusiak ezagutzea.eta jolas guneen eta baliabideen egituraketaz jabetzea.
  • Jolas sozio-dramatikoa eta jolas kooperatiboa ezagutzea eta baiostea, praktikara eramateko estrategiak landuz.
  • Hezkidetza kontzeptua ezagutzea, ulertzea eta baloratzea jolas ez-sexitak bultzatzeko.

Edukiak

  • Jolasa, kontzeptua eta teoriak: Jolasaren kontzepzioaren marko teorikoa aztertuko dugu eta sailkapena egingo dugu. Historian zehar izandako teoriak eta egungo teoria nagusiak aztertuko ditugu; arreta berezia eskainiko diogu teoria sozio-hoistorikoei eta rol jolasei.
  • Jolas sozio-dramatikoa: jarrera eta jokabide sozialak ikasteko bidea esanguratsua da; gizarteratze eta ikaskuntza sozialaren eragile. Behaketa oinarri hartuta, jolas mota hau desberdintasunak eta desorekak deseraikitzeko bideak irekitzen ditugu.
  • Jolas kooperatiboa: Aztertuko dugu jolas kooperatiboen bitartez, nola lortu eta bultzatu taldeko guztien parte-hartze orekatua, inklusioa, balioespena, auto-estimua, konfiantza eta sormena.
  • Jolas ez sexistak: Sexua edo generoagatik baztertzen ez duten jolasak aztertuko ditugu; arauak, hezitzaileen jarrera eta jokaerak, ekintzak eta materialak ikuspuntu ez sexista batetik egin behar ditugu. Irizpideak ezagutu eta hainbat jolas ez sexista ezagutuko ditugu.

Metodologia

TEORIA eta PRAKTIKA uztartu. Garrantzitsua, marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea ikaslea,

era berean, funtzionala behar du, ikasleak aplika dezan. Beraz, teoria praktikaren bitartez landuko da eta praktikara zuzendua izango da.

  • Talde dinamika. Jolasak baliatuko ditugu aurrez-aurreko saioetan edukiak lantzeko. Jolasetatik abiatuko ditugu jarduera teoriko-praktiko guztiak.
  • Hausnarketa: Indukzio-dedukzio eta analisia-sintesia.

Nori zuzendua

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Saila

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila