Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Psikologia, Soziologia
Matrikulazio epea: 2014ko irailaren 8tik 26ra arte.
Haurrek, jendarteratze prozesuari esker, sexu eta genero jendarte kategoriak jaso eta horiek manifestatzen ikasten dute. Jaio eta nerabezarora arte luzatzen den prozesu performatiboa eta menderatzailea da jendarteratzea; identitate maskulino eta femeninoak modu akritikoan barneratu eta sendotzeko prozesua, alegia.
Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da, beraz, eskola mixtotik harago doan hezkuntza da. Batetik, bidea da neska eta mutilen parekidetasuna eta aukera berdintasuna bermatzeko. Bestetik, azken urteotako garapenetik esan dezakegu genero estereotipoetatik kanpo egiten den hezkuntza dela. Finean, hezkidetzak hurrengoa proposatzen du: Testuinguru heteropatriarkarrean, eskola espazioa eraldatzea, haurrek askatasuna eta aukera izan dezaten identitatearen auto-eraketa dinamika malgu eta moldagarri bat garatzeko eta dialektika berri bat praktikatzeko.
Horrenbestez, ikastaro honetan, batetik, hezkidetzari lotutako gaurkotasunezko literatura eta teoriak landuko ditugu; bestetik, hezkidetza planak aurrera eramateko oinarrizko gakoak eskuratuko ditugu; azkenik, hezkidetza estrategiak ezagutu eta ezarriko ditugu.
Aurrez aurreko egunak, maiatzak 5, 12, 19, 26 eta ekainak 9
Psikopedagogoa, formatzailea, ikerlaria.
1.-Hezkidetza kontzeptua ezagutu, ulertu baloratu eta, bereziki, hausnartu.
2.- Ikastetxeko hezkidetza plana egiteko gakoak eskuratu eta lantzeko esparruak identifikatu:
3.- Hezkidetza eguneroko praktikara bideratu: Ikastetxeko hezkidetza irizpideak abiapuntu (bai erabakiak hartzeko, bai arazo zehatzak kudeatzeko), sortzen diren egoerak aztertu eta esku-hartu.
Edukiak, helburuei erantzunez, 3 bloke nagusitan antolatuko ditugu:
1. Hezkidetza
2. Ikastetxeko hezkidetza plana
3. Hezkidetza eguneroko praktikan
TEORIA eta PRAKTIKA. Garrantzitsua, marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea ikaslea, era berean, funtzionala behar du, ikasleak aplika dezan.
Baliabide teknikoak :
Saio teoriko-praktikoak gidatzeko Prezi programa baliatuko da: kontzeptu kateak, artikuluak, bideoak, eta abar jasoko dituzte aurkezpenok eta sarean eskura izango dituzte ikasleek.
Irakasleak orokorrean
Eskaera on-line:
https://posta.irakasle.net/Irakasle/init.html
Aplikazio informatikoaren gida
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila