Irakasleen formakuntza :: Antropologia, Herri-administrazioa, Komunikazioa, Soziologia
Partaidetza prozesuetan ezinbestekoa da herritarrekin lan saioak egitea. Saio hauek, jendartearen arazo eta beharrizanak identifikatzeko edo proiektu eta ideia berriak sortzeko planteatu daitezke. Ikastaro honen helburua, partaidetza saio erabilgarri eta sortzaileak diseinatzan ikastea izango da, dinamizatzailearen eginbeharrak ondo definitiuz eta saio bat aurora eramateko beharrezko dituen tresnak ezagutara emanez.
Apirilaren 28, 29 eta maiatzak 3, 5 eta 10
Mondragon Unibertsitatetik Diseinu Industrialean graduatua. Politecniko di Milano Unibertsitatean Diseinuan Masterra egin zuen eta UOC-ean Gizarte berrikuntza eta jasangarritasunean graduondokoa.
Milano eta Euskal Herrian hainbat diseinu estudiotan lanean egon ondoren, Mondragon Unibertsitatean irakaskuntza eta ikerketa arloan egin du lan, Zerbitzu diseinua eta Design Thinking gaietan batez ere.
Maraka izeneko estudio eta laborategiaren sortzaileetako bat da, bertan diseinurako ikerketa, zerbitzuen diseinua eta formakuntza eskaintzen dira.
Design Thinking (Diseinu Pentsamendua) metodologia oinarritzat hartuz garatuko da ikastaroa.
Metodologia honek diseinu ikuspegia du oinarrian eta bere teknikak ideia sorreran eta pertsonen parte-hartzean dute indarra. Ezaugarririk garrantzitsuenak, enpatia, partaidetza sortzailea eta prototipazioa dira.
Ikastaroa metodologia honen ikuspuntutik diseinatu da eta ikastaroko parte-hartzailei ere ikuspuntu hau azalduko zaie sormen saio bat diseinatzerako orduan erabili dezaten.
1. saioa. Taldeen dinamizazioa eta sormena
- Partaidetza saioen ezaugarri nagusiak
- Prozesu sortazaileetara sarrera. Desing Thinking metodologia.
- Partaidetza saioen egitura I: Oinarrizko kontzeptuak.
2. saioa. Partaidetza saioen egitura eta dinmaitzailearen rola
- Dinamizatzailearen rola eta eginbeharrak.
- Partaidetza saioen egitura II:
- 2. Dinamika I: Partaidetza saioa diseinatzea:
3. saioa. Partaidetza saioa diseinatzea
- 2. Dinamika II: Partaidetza saioa diseinatzea:
4. saioa. Partaidetza saioaren prototipoa
- 3. Dinamika: Diseinatutako sormen saioa praktikan jarri. Dinamika honen helburua, ikastaroan parte hartzen duten pertsonak talde dinamizazioan trebatzea da, hau da, dinamizatzaileen rola eta eginbeharrak lantzea. Role playing teknika erabiliz 1h45minutuko 2 prototipo egingo dira, parte hartzaileen rolak aldatuz.
- Prototipazioa egiten den bitartean, dinamizazioaren balorazioa egingo da, hurrengo saioan hobekuntzak lantzeko.
5. saioa. Balorazioa, sistematizazioa eta hobekuntzak
- Partaidetza saioko balorazioa.
- Partaidetza saio bat diseinatzeko gakoen laburpena.
- Argi geratu ez diren kontzeptuen berrikuspena.
- GFAko Partaidetza arloarentzat erabilgarria izango den ibilbide orriaren definizioa.
- Ikastaroko balorazioa orokorra.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza arloko teknikariak