Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Pedagogia, Matematika
Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
Bruner amerikarrak dioen bezala, Manipulaziotik hasi behar gara, konkretutik, irudikapenetik pasatuz, abstrazioara heltzeko. Abstrazioa maila hori lortzeko, Umeek logika lantzeko, kapazitateak garatu behar dituzte: erlazionatzeko kapazitatea, ondorioak ateratzeko kapazitatea, pentsatzeko kapazitatea eta aurretik dakigun zerbait erabiltzea problema bat ebazteko.
Erronka desberdinei aurre eginez, baliabide desbedinez ornituko dira, autoestima indartzen duten bitartean.
Aurrez aurreko saioa azaroak 2 (17:30-19:30)
Tokia: Eibar. Markeskoa Jauregia, UEUren egoitza. Otaola 1.
Fisikaria eta matematika didaktikan espezializatua. Gure kooperatibako kidea.
Ikastaroan erabiliko den metodologia online da. Ikastaroa dinamikoa eta parte hartzailea izango da eta ikaskide guztion artean sortuko eta elkarbanatuko ditugu baliabideak.
Ikastaroaren eduki teorikoa eta proposamen pedagogikoak bideotutorialen bidez egingo dira. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.
Aipatzeko da, lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan ikasgela birtuala azaltzeaz gain ikastaroaren oinarriak azalduko dira.
Ikastaro bukaeran proposamen pedagogiko bat burutu beharko da matematika eskuekin lantzeko. Sortutako baliabide guzti horiek ere ikasleen artean partekatuko dira.
Haur Hezkuntza irakasleak, Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila