Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza
Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
Ikastaro hau Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko irakasleei zuzenduta dago. Lehentasuna izango dute hizkuntza irakasleek, baina beste alorretako irakasleek ere lekua izango dute, hizkuntza irakasleak baitira guztiak ere.
Ahozkotasuna egoki lantzea oinarrizkoa da ikasleei gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzeko. Ikastaroa L.H zein D.B.H-ko irakasleei zuzenduta dago. Idatzian oinarritutako tradizio pedagogikoek, ahozkoaren inguruko uste okerrek eta ebaluatzeko zailtasunek ahozkoaren lanketa bigarren mailan geratzea ekarri dute. Baina erabilera bultzatzeko zein ikasleen era guztietako gaitasunak garatzeko, funtsezkoa da ahozko jarduerak egoki lantzea. Horretan sakontzea izango da ikastaro honen helburua.
Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.
Ikastaroaren azken helburua da ahozko ataza komunikatiboak proposatu eta gelan baliatzea izanik, alderdi praktikoak hartuko du berebiziko garrantzia ikastaro honetan. Horregatik, gogoeta teoriko laburretik abiatuta, parte-hartzaileek euren praktika didaktikoa aztertuko dute eta ahozkotasuna geletan bultzatzeko eta lantzeko jarduerak garatuko dituzte, IKTek egun eskaintzen dituzten baliabide anitzak kontuan hartuta.
Lehen Hezkuntza irakasleak, Lehen Hezkuntza Euskara irakasleak, Lehen Hezkuntza Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Inglesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Gaztelania eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Ingelesa irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Euskara irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Gaztelania irakasleak, Berritzegune kideak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila