Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Psikologia
Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
“Ez dira gaurkoak irakasleontzat garai errazak, ume eta gazteen heziketan gero eta eskakizun handiago eta zailagoak ailegatzen zaizkigulako. Beste inori ez bezala, ikasleak emozionalki, sozialki eta akademikoki garatzeko ardura egozten zaio gure lanbideari. Gizartea gero eta konplexuago bilakatzen ari den honetan, gure rola ere zailtzen doa. Ikasleek ikasteko duten potentziala faktore sozial eta emozionalek zuzenean eraginda egonda, ezin dugu bermatu ikasleen hezkuntzaren arrakasta bakarrik gure jakintza akademikoan oinarrituta.
Errealitatean topatzen duguna da, helduek bezala, umeek ere bidesari altua ordaintzen ari direla gizarte modernoaren presio eta eskariei aurre egiteko. Neurri kezkagarrietan, gero eta ume eta nerabe gehiago ari dira bizitzen era guztietako estres eta trauma egoerak, larritasun maila guztietakoak. Guzti hori oso eszenatoki kaotikoa izan daiteke irakasleontzat behar bezala prestatuta ez gaudenean.” (Carmen Y. Reyes-en blogetik itzulita)
Argi dago irakasleok ezin dugula psikologoen papera bete, baina bai aplikatu ditzakegu psikologiaren printzipio eta teknika batzuk hain neke eta frustrazio handia sortzen diguten jarrera disruptiboak saihestu eta kontrolatzeko.
Komunikazio Ikasketetan graduatua. Gestalt Terapian eta PNLn trebatua. Mindfulness eta Hezkuntza Kontzientean Unibertsitate espezialista. EraiN-en trebatzaile eta aholkulari.
Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.
Guraso.com atariko elkarrizketa.
Portaera disruptiboak: ezaugarriak eta arrazoiak:
- Portaera disruptiboa, ikaslearen munduaren adierazle
- Portaera-motak eta ezaugarriak.
- Portaera horiek bultzatzen dituzten faktoreak: genetika, ingurunea (maila soziala,ekonomikoa eta kulturala) eta familia (hezkuntza estiloak, familia ereduak, harreman emozionalak)
Portaera disruptiboei aurre egiteko estrategiak:
• Prebentziorako estrategiak:
- Irakaslea: autoritatearen kudeaketa (diziplina proaktiboa), hezkuntza positiboa (kontrol locusa, helburuak, autoestimua, lankidetza eta parte hartzea), komunikazio ez bortitza (entzute aktiboa, asertibitatea, enpatia, eskubide asertiboak),: Mindfulness ildoko ariketak
- Gelaren kudeaketa: espazioa, harremanen eta istiluen kudeaketa, lasaitzeko eta zentratzeko estrategiak
- Maila curricularra: proposamen metodologiko berriak, eskola inklusiborako egokitzapenak
- Ikasketa zentro osoa: elkarbizitza-planak, zuzendaritzaren babesa eta koordinazioa,
- Mindfulness ildoko ariketak: irakasleon estresaren kudeaketa, ikasleekin arreta eta kontzentraziorako, elkarbizitza-planetan eragiteko
• Interbentziorako estrategiak:
- Arazo iturriak identifikatu (banakako arazoak ala talde dinamikak)
- Azaro horien arrazoietan sakondu: genetiko edo izaerazkoak, ingurunekoak, emozionalak.
- Esku-hartzea diseinatu eta garatu, portaera motaren arabera.
- Jarrera arazo klinikoak: hiperaktibitatea, jarrera ezkor desafiatzailea, jarrera disoziala; esku-hartze konduktistak, kognitiboak eta holistikoak.
- Gurasoekin harremana: guraso-motak eta interbentzio aukerak
- Erakundeekin harremana: hezkuntza eta gizarte zerbitzuak
Ikastaroaren edukiak ikuspuntu eraikitzaile batetik planteatuta daude, parte-hartzaileek gaiaren inguruan duten informazio eta bizipenetatik abiatuta.
Atal bakoitzaren oinarri teorikoak azaldu ondoren, gaiarekin lotutako ataza praktikoetara pasatuko gara. Azken hori izango da ikastaroaren muina, kasu zehatzen gainean hausnartu ostean irtenbide bideragarriak planteatuz. Gai asko direnez eta denbora urria, ikasleen arteko lanen banaketa eta lankidetza proiektuak sustatuko dira.
Halaber,saio bakoitzean erlaxazio eta zentratze ariketak jorratuko ditugu Mindfulness ildoko filosofia eta praktikatik abiatuta.
Irakasleak orokorrean, Haur eta Lehen Hezkuntza Kontsultoreak, Haur eta Lehen Hezkuntza Pedagogia Terapeutikakoak, Haur eta Lehen Hezkuntza Entzumen eta Mintzamenerako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Orientatzaileak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo P. Terapeutikoak, Hezkuntza Laguntzeko Espezialistak, Berritzegune kideak, HPBko aholkulariak Bgtan
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila