Irakasleen formakuntza :: Musika, Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Informatika (software mailan)
Matrikulazio epea: 2016ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
Gaur egun teknologiaren presentzia geroz eta haundiagoa da bai gizartean zein ikastetxeko gelan. Hauen ezagupena ezinbestekoa bilakatu da baliabide berriz sortzeko eta erabiltzeko. Sofware askearen fisolofian oinarritutako mugimendua hasi zenetik kode irekiko programa asko sortu dira musikaren inguruan materiala lantzeko. Software libreak eskaintzen dituen abantailak asko dira, horretarako Audacity, Sonic Visualiser edo Musescore (dagoenenko euskaraz) bezalako programak erabiltzen ikasiko da, programa hauen azalpenak eginez baino gehien bat ariketa praktikoak landuz.
Aurrez aurreko saioa urtarrilak 10 (17:30-19:30)
Tokia: Eibar. Markeskoa Jauregia, UEUren egoitza. Otaola 1.
Goi Mailako Musika Titulua: Biolontxeloa, Kantuaren eta instrumentuen Pedagogia. . Gradu-osteko interpretazio historikoaren ikasketak. Musika Gaitasunen Garapenean Masterra. Gaur egun Musikan doktoretza burutzen.
Ikasgaiaren metodologia aktiboa izango da, parte-hartzailea eta elkar lana sustatuko da. Musika irakaskuntzarako baliabideak landuko dira. Ikasgaia gainditzeko proposatuko diren zortzi lanak egin eta aurkeztu behar dira
Lehen Hezkuntza Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4.) eta Batxilergoa Musika irakasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2.) Musika irakasleak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila