Irakaslea
-
Gorka Aurre Urtzaa
Zuzenbidearen Historiako irakaslea EHUn eta ikasketa eraginkorrerako tekniketan aditua.
Honetan dihardu azkeneko urteotan, horren lekuko bere bloga dugu: ikasten ikasi
Helburuak
Ikasten ikasteko konpetentzia garatzeko estrategiak ezagutu eta aztertu.
Edukiak
- Arazoak adimen logiko eta gogoetatsuaren ikasketa bitartez atondu.Adimena tresna eta prozesu bezala.
- Behaketarako gaitasuna saiatzen ekitearekiko garrantzia.
- Adimen sortzailea ideien bideratzaile bezala.
- Sortzeko teknikak: brainstorming-sinektika-ideien fabrika-suntsiketa sortzailea, albo-adimena, etab.
- Erabakiaren optimizazioa. Aukerarik hoberenaren hautaketa. Emozio-inteligentzia.
- Aldaketaren prozesua: egitasmoen azalpen-egikaritza eta jarraipena.
Metodologia
- Taldeak eratuz garatuko da, banan banako jarraipena eginaz.Teoria praktikarekin txandakatu eta bat egingo da, horretara ikasleek metodoak ezagutzetik harantzago, metodo horiek barneratu eta automatizatu ditzaten.
- Ikastaroaren lehen unean hasiera-galdesorta bat egingo da, horretara irakasleak zein ikasleek hasierako maila ezagun izan dezaten.
- Ikastaroaren amaieran azken galdesorta egingo da, irakasleak eta ikasleak ere metodo berriak norberaganatzearen ondorioz sorrarazitako bilakaera ezagutu eta ikusi dezaten.
Nori zuzendua
Bigarren Hezkuntzan lan egiten duten irakasleei
Matrikulaziorako argibideak
Babesleak
Etiketak
garatu,
konpetentzia,
garapen,
autonomia,
bigarren hezkuntza