Jardunaldiak :: Ekonomia, Soziologia, Nekazaritza
Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsua txikitatik lantzea berebizikoa da, bereziki gazteen artean ohitura kritikoak eta jarrera ekintzaileak bultzatzerako orduan. Bide horretan, EAThink proiektuak haur eta nerabeekin, ikastetxean, gaur egungo elikadura ereduaren interdependentzia globalak eta elikadura eredu jasangarriak lantzea du helburu, batez ere metodologia parte-hartzaileak eta arazoen ebazpenean oinarritutako estrategiak erabiliz.
Azken bi urte hauetan irakasle eta adituekin elkarlanean material didaktiko anitz landu izan da, bai Euskal Herrian eta baita proiektua garatu den Europako beste 12 herrialdetan ere, eta proiektuaren hirugarren urtea amaitzear denean orain arte landutakoa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin partekatu nahi da eta euskal irakasleek haien ikastetxeetan elikadura burujabetza jorratzeko erremintak eskuragarri ipiniz.
Ondoko erakundeekin elkarlanean antolatutako ikastaroa:
UPV/EHUko ekonomia irakaslea eta Agroekologia gaietan ikertzailea. UEUkidea.
Nekazaritzan aditua. Bizi Baratzea proiektuko kidea.
EuskalNatura – UEU Natur Zientziak taldeko kidea 2007 urtetik, egun UEUko irakaskuntza masterrean “Berrikuntza Ikasgelan” irakasgaiko irakaslea da. Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta ingurumen hezkuntzan. Hain zuzen, 2016 urtetik Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako departamentuan dabil, baso-eskolako teknikari gisa.
Esperientzia praktikoen mahai ingurua eta tailer praktikoak.
- Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, bereziki tutoreak, eta modu transbertsalean ikasgai ezberdinetan lan egiten duten irakasleak.
- EAThink proiektuan parte hartu duten irakasleak.
- Ikastetxeetako Agenda21 koordinatzaileak eta zuzendaritza taldeak.
- Irakasle-eskolan ikasketak burutu edo irakasle izateko masterra gauzatzen ari diren ikasleak.
- Guraso elkarteetako kideak.
- Hezkuntzan jasangarritasuna lantzeko aholkulariak.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Herri hezkuntzatik elikadura burujabetza eraikitzen. |
|
09:30-10:30 |
Lehen eta Bigarren Hezkuntza ikastetxetan garatutako esperientzia praktikoen mahaingurua:
|
|
10:30-11:00 |
Atsedena |
|
11:00-13:00 |
Tailer praktikoak.Bi taldetan banatuta:
|
|
13:00-14:00 |
Talde bazkariaLakari Kooperatibaren eskutik. |
|
14:00-16:00 |
Tailer praktikoak.Bi taldetan banatuta:
|
|
EAThink proiektuaren baitan argitaratutako material didaktikoa banatuko zaie jardunaldian parte hartzen dutenei. Material honetan oinarrituta lan egingo da jardunaldian zehar.