Jardunaldiak :: Estatistika, Informatika, Internet
TALDEA BETE EGIN DA (17-11-09, 15:00) . Itxaron zerrenda sortuko dugu. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.
UEUren eta Gislan kooperatibaren eskutik datorkigun topaketa honekin ezagutuko dugu badagoela datu nahaspila informazio bihurtu eta berau hiritarren zerbitzura jartzeko teknologia. Izan ere, informazio espaziala prozesatu eta parametro ezberdinen arabera ustiatzeko gaitasunak ematen du aukera hori. GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena da jardunaldi honek mintzagai izango duena.
Geografia Informazioko Sistemen (GIS) helburua, erreferentzia geografikoa sistematizatuz errealitatea aztertzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko aukera bide indartsua eskaintzea da. Mapak dira emaitzarik ezagunena (mapa fisikoak, mapa digitalak, bisore interaktiboak, atlas interaktibo tematikoak…). Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtual eta errealitate areagotuen sorrera, datu jario masiboen ustiaketa eta bisualizazioa, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab.
GIS teknologia hainbat arlotan aplikatzen ari da, esaterako, azterlan zientifikoetan, baliabideen kudeaketan, arkeologian, ingurumeneko eraginaren ebaluazioan, hirigintza planeamenduetan, kartografian, soziologian, geografía historikoan eta abar.
Honekin, egunerokoaren kudeaketan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertzeko parada izango dugu.
Eskuratu jardunaldiaren kartela hemen
Geodesia eta Kartografian goi-mailako ingeniaria. Gaindegia, GIS teknikaria.
unibertsitatea.net atarian dituzue irakasleari egindako elkarrizketak. Elkarrizketa 1 (2016), Elkarrizketa 2 (2017)
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa
AUDAPeko urbanista
Biologia Gradua eta Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Masterra
Unibertsitatea.net atarian elkarrrizketa
Hirikilabs Laborategien koordinatzailea
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Jardunaldiaren helburua Geografia Informazio Sistemek -eta oro har geoteknologiak- dituzten aplikazio eremu ezberdinak ezagutu eta ezagutzera ematea da, horiek hartzen ari diren norabideen inguruan hausnartzearekin batera, ezagutzaren, administrazioaren eta kudeaketaren eremuetan kasu.
Jardunaldia akademikoei, unibertsitate-ikertzaileei eta administrazioaren eremuko koadro teknikoei zuzendurik dago.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:45-09:15 |
HARRERA ETA DOKUMENTAZIO BANAKETA |
|
09:15-09:30 |
HASIERAKO EKITALDIA
|
|
09:30-10:00 |
HITZALDIA: Geoteknologia aplikatuaren joerakHizlariak:
|
|
10:00-11:30 |
GEOATARIEN AURKEZPENA: Datu espazialak hornitzen dituzten plataformak Euskal Herrian
|
|
11:30-12:00 |
Atsedenaldia |
|
12:00-13:00 |
MAHAINGURUA: Datu Espazialen Azpiegituren oraina eta etorkizunana eta etorkizunaHizlariak:
Moderatzailea: Mikel Ayestaran |
|
13:00-14:00 |
TAILERRA: R softwarea: mapen bisualizazioa eta parametro estatistikoen kalkulua
|
|
14:00-15:00 |
Bazkaria |
|
15:00-17:30 |
KASU PRAKTIKOEN AURKEZPENA1. Hirien iraunkortasuna: ‘www. auzoak.eus’ (Gaindegiak Gasteizko Udalarentzat garatutako hirien iraunkortasunerako adierazle sistema). Julen Landa (Gislan). Aurkezpena 2. GIS azpiegitura korporatiboak: inteligentzia espaziala udalen kudeaketan: Hernaniko arrakasta kasua. Mikel Ayestaran (Gislan). Aurkezpena 3. Angelu, Baiona, Miarritze eta Bidarteko terrazen bidezko espazio publikoaren okupazioa. Hélène Larralde (AUDAP)
4. Airbnb efektua Donostian: Ibai Zabaleta Urrosolo (Tabakalera-Hirikilabs) 5. UDALMAPeko datuen bisualizazioa mapa dinamikoen bidez. Gorka Kobeaga (Bilbao Data Lab) 6. Geoprozesamenduaren bitartez saguzarrentzako habitat potentzialen predikziorako GIS modeloaren aurkezpena. German Velayos (UPV-EHU) |
|
17:30-17:45 |
ONDORIOAK ETA AGURRA |
TALDEA BETE EGIN DA (17-11-09, 15:00) . Itxaron zerrenda sortuko dugu. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.
MATRIKULA doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
Izena emateko argibideak:
BAZKARIA: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:
Tailerrean parte-hartzeko gomendioak:
R softwarea programa instalatua ez baduzu, hau deskargatzeko jarraitu ondorengo puntuak:
Linux sistemetan, R instalatzeko r-base paketea instalatzearekin nahikoa da. Rko paketeak instalatzerakoan mendekotasun arazorik ez izateko, gutxienez 3.3.0 bertsioa instalatzea komeni da. Bertsio zaharragoa badaukazu, edo Linux ez den sistema bat erabiltzen baduzu ikusi [0].
R-z gain, Rstudio desktop instalatzea komeni da. Instalatzailea [1] helbidean aurkituko duzu.
R eta Rstudio instalatzeaz gain, gomendagarria da R-ko hurrengo paketeak instalatuta izatea: readxl, ckanr, dplyr, tidyr, stringi, stringr, rgdal, ggplot2, ggthemes. Hurrengo bideoa lagungarria izan daiteke honetarako [2]. rgdal paketea instalatzerakoan arazoak badituzu, saiatu Linuxen libgdal-dev instalatzen eta berriz rgdal instalatzen R-n.
[0] https://ftp.cixug.es/CRAN/
[1] https://www.rstudio.com/products/rstudio/download/#download