Jardunaldiak :: Soziolinguistika
Politika-askatasuna ez da hizkuntza-pizkundearen ama, hizkuntza-pizkundearen alaba baizik.
(Baionako Euskal Astea -1970- Jose Luis Alvarez Enparantza ''Txillardegi'')
Aurton, 2018an, Euskara Batua abiatu zeneko 50. urteurrena da. Euskara Batua kontsidera dezakegu gure hizkuntza estandarra, euskaldun alfabetatu guztien aldaera, nahi bada.
Hizkuntzak sortu, garatu, aldatu eta, kasu askotan, desagertzen dira. Zorionez, euskara hizkuntza bizia da. Gaude, euskararen bizitasuna, neurri handian, estandarizazioaren prozesuari zor zaiola, hizkuntza batasunari, alegia. Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), beste hainbatekin batera, Euskara Batuaren bidegilea izan da, Euskara Batua eta UEU garaikideak, biak ahala biak elkarren arrimuan haziak. Hazi hartatik, hain zuzen ere, hona gaurko fruituak. Helduaroan.
Jardunaldiaren zuzendaria: Xabier Isasi Balantzategi, UPV/EHUko irakaslea. UEUko Zuzendari-ohia.
Jardunaldi hau 46. Udako Ikastaroen hasiera ekitaldia da.
Ikusi hemen jardunaldiaren laburpen bideoa: Euskara Batuaren helduaroa bideoa
EGITARAUA
08:30-09:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:15 - Ongi etorria. Kepa Sarasola, UEUko Zuzendaria.
09:15-09:30 - Sarrera. Xabier Isasi Balantzategi, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.
09:30-10:15 - Euskararen estandarizazioa: oraina eta geroa. Andres Urrutia Badiola, Deustuko irakaslea, Euskaltzainburua.
10:15-11:00 - 50 urteko balantzea : presagio onik ez. Kepa Altonaga Sustatxa, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.
11:00-11:30 - Atsedena
11:30-13:30 - Mahai ingurua: Euskararen estandarizazioa, zientzia eta kultura.
Bidegilea: Leire Cancio Orueta, Elhuyar.
Gonbidatuak:
13:30-14:00 - Euskarazko testugintza. Amaitu gabeko historiaren atal baten bertsio pertsonala. Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.
14:00-14:30 - Jose Ramon Etxebarriaren omenezko liburuaren aurkezpena.
Ikusi hemen jardunaldiaren laburpen bideoa: Euskara Batuaren helduaroa.
2021/01/08