Jardunaldiak :: Filosofia, Antropologia, Soziologia
1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu.
Jardunaldi hau JAKINek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatu dute.
Ikusi jardunaldiaren laburpen bideoa: #UI46 Usurbil, Jakin jardunaldia
Filosofian lizentziatua, Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUkidea.
UZTAILAREN 12a, OSTEGUNA
9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.
9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
11:00-11:30 Atsedenaldia
11:30-12:15 Alba Garmendia (UPV/EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
12:15-13:30 Edu Apodaka (UPV/EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
13:30-14:45 Bazkaria
Zaintzaren Utopia
15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko adinekoen egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.
UZTAILAREN 13a, OSTIRALA
Utopia sozio-ekologikoa
9.30-10:30 Iñaki Barcena (UPV/EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
11:15-11:45 Atsedenaldia.
11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.