Jardunaldiak :: Etxe-abereak, Arrantza, Basogintza, Nekazaritza-zientziak , Biologia eta Natur Zientziak, Botanika, Ekologia, Zoologia
UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, NZ3T Natur Zientzien III. Topaketa izango da 2018ko azaroaren 17an eta 18an.
Topaketa hauek jaio ziren Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko. Bere aurreko edizioak 2013 (NZTOPA!) eta 2015ean (NZ2TOPA!) burutu ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.
Naturzaleak askotarikoak diren heinean, euren ekarpenak ingurumenari ere modu ugaritan eman daitezke. Erakundeetako kudeatzaile eta langileak, unibertsitateko ikerlariak eta natur taldeetako kideak bildu eta nork bere jakintza elkarbanatzeko plaza bihurtuko dugu Gasteizko Europa Jauregia. Hau da, norberak egiten duen lana gainerakoei azalduta elkar elikatzen saiatuko gara. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientziena eragin zuzena duten gaiak landuko dira aipatutako hiru ikuspuntuetako ekarpenak kontuan hartuz: lehen sektorearen erronka, arazo eta irtenbideen inguruan eztabaidatuko dugu talde txikietan; ehizak sortutako gatazkak ertz guztietatik aztertu eta adostasunak bilatzeko ariketa egingo dugu inplikatuak mahai inguruan jarrita; eta azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko aukera ezberdinak izango ditugu.
Topaketaren web gunea: www.nztopaketa.eus
POSTER DEIALDIA: topaketarako posterrak aurkezteko deialdia ireki da. Informazio gehiago: NZ3T poster deialdia
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Akreditazioa eta dokumentazioaren banaketa. |
|
09:00-09:30 |
Aurkezpena eta ongi etorria. |
|
09:30-11:30 |
1. Hitzaldi-saioa: Ibai osasuntsuak espezie mehatxatuen bizigarri.Hizlariak:
|
|
11:30-12:00 |
Atsedena. |
|
12:00-14:00 |
2. Hitzaldi-saioa: Kobazuloak: kultur eta natur ondarea giltzapean.Hizlariak:
|
|
14:00-15:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:30-17:30 |
Eztabaida saioak: Lehen sektorearen erronkak.Hizlariak:
Saio paraleloak dira. |
|
17:30-19:00 |
Posterren saioa. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-11:30 |
3. Hitzaldi-saioa: Ingurumen hezkuntza, gizarte jasangarrirako bide?Hizlariak:
|
|
11:30-12:00 |
Atsedena. |
|
12:00-13:30 |
Mahai-ingurua: Ehiza euskal gizartean: zenbat buru hainbat aburu.Gonbidatuak:
|
|
13:30-14:00 |
Amaiera eta agurra. |
|
14:00-18:00 |
IRTEERA: Salburuan, hitzetatik errealitatera.
|
UPV-EHUren Farmazia Fakultateak 0,60ECTS aitortuko ditu.
UPV/EHUren ZIT Fakultateak ECTS 1 aitortuko du.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.