Jardunaldiak :: Herri-administrazioa, Hiri-antolaketa, Lurraldea-antolaketa, Soziolinguistika
Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harreman kezkagarria mahaigaineratu genuen 2014ko Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea), hirigintza-proiektuen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) izeneko tresna baten beharra agertuz.
2015eko Lurraldea eta Hizkuntza 2. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak) ELE tresna horren lehen bertsioa aurkeztu genuen.
Gaiaren lanketa akademikoari jarraipen logikoa emanez, ELE tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu genuen LuHi3 jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Orain eta & geroa), esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.
Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien hiru edizioek erakutsi dute hizkuntza-politika egin egiten dela politika publiko guztietan, eta politika publiko guztiek badutela eraginik euskararen normalizazio prozesuan; kasu askotan, eragin kaltegarriak, gainera. Eragin hori bereziki nabaria da arnasgune euskaldunetan (euskararen lurgune geografikoak), euskaraz normaltasunez eta naturaltasunez bizi diren herriak eta auzoak izanik, politika publikoak ezartzen baitira horietan, kontuan izan gabe euskararen erabileran duten inpaktua eta, oro har, ezta hizkuntza kudeaketa ere.
Horregatik, LUHI jardunaldien ondorioek argi erakutsi dute herri erakundeen politiketan hizkuntza prebentzioaren ikuspegia txertatzeko beharra, garatzen duten ohiko jarduerak kalterik ez eragiteko gune euskaldunen euskarazko gizarte bizitzan eta kultur garapenean; hau da, soziolinguistikoki diren modukoak izaten jarrai dezaten.
Orain, prebentzioaren ikuspegitik beste urrats bat aurrerago eginez, lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatzera joko da. Mendekotasun egoeran dago euskara, eta arnasguneak behar ditu, egungoari eusteko. Baina horrez gain, arnasguneak beharrezkoak dira, euskarak esparru berriak irabazteko ere.
Jardunaldian landutako edukiekin argitaratu den liburuxka hemendik lortu daiteke.
UEUrekin elkarlanean antolatzaile:
|
|
|
|
|
|
Kazetaria eta antropologoa. Jakin Aldizkariko zuzendaria.
Euskaltzain urgazlea da. Bertsolari, politikari eta idazle berritzailea. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak argitaratu ditu, tartean Euskara batuaren bigarren jaiotza (2010) eta berriki, Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (2012).
Irakasle ohia, hizkuntza normalkuntza teknikari (HNT) ohia.
Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako zuzendari nagusia (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Filologian lizentziatua, Gaindegiako koordinatzailea, UEUkidea.
Twitter: @imanolesna
UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko irakasle eta ikertzailea.
Zuzenbidean eta magisteritzan lizentziatua. Kutxa Ekoguneko proiektu kudeatzailea eta hizkuntza-ekologia arduraduna. UEUkidea eta LUHI graduondoko Batzorde Akademikoko kidea.
Arkitektoa. Lurralde Kudeaketa eta Antolamenduan Unibertsitatea Espezialista (UPV/EHU). UEUkidea, UEUko Arkitektura sailburua.
Kontseiluko koordinatzailea.
Bai Arkitektura Bai Hirigintza SL
LUHI 4 jardunaldiak aztertu nahi ditu arnasguneen garapenaren alderdi sozioekonomikoa, soziokultura eta sozioekologikoa, eta horien arteko elkarreragintza. Asmoa da jardunaldian gogoetarako marko bat ezartzea, arnasguneen garapen integral eta orekatu baten bidean, eta aztertzea horretarako ildo estrategikoak eta esku-hartze aukerak.
Hitzaldi, mahai-inguru eta esperientzien aurkezpenak izango dira.
Jardunaldia hizkuntzalaritzaren inguruko adituei zuzentzen zaie bereziki: soziolinguistei, euskara-teknikariei, eta, oro har, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat, batik bat.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazioaren banaketa |
|
09:00-09:15 |
Jardunaldiari sarreraIkusi hemen aurkezpenaren bideoa. |
|
09:15-09:45 |
"Arnasguneen garapen jasangarriaz" proiektuaren aurkezpena
Ikusi hemen aurkezpenaren bideoa. |
|
09:45-11:00 |
"Hizkuntza korridoreak" saioaGidaria: Anartz Ormaza (Arkitektoa, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan Unibertsitate Aditua, UEU)
Ikusi hemen solasaldiaren bideoa |
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia eta kafe etena |
|
11:30-13:00 |
"Oreka eta garapen endogenoa" saioaGidaria: Nekane Altzelai (Ekonomilaria, Gaindegia)
Ikusi hemen solasaldiaren bideoa. |
|
13:00-13:30 |
"Sanagustin kulturgunea" eta "Elikagunea" esperientzien aurkezpenaIkusi hemen aurkezpenen bideoak. |
|
13:30-15:00 |
Bazkaria |
|
15:00-16:30 |
"Kultura eta identitatea" saioaGidaria: Gari Goikoetxea (BERRIAko kazetaria)
Ikusi hemen solasaldiaren bideoa. |
|
16:30-18:00 |
Mahai ingurua: tokiko garapena eta hizkuntzaGidaria: Imanol Esnaola (GAINDEGIAko koordinatzailea)
Ikusi hemen solasaldiaren bideoa. |
|
18:00-18:15 |
Ondorioen irakurketa
Ikusi hemen aurkezpenaren bideoa. |
1. MATRIKULA prezio bakarra dago.
Izena emateko argibideak:
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
2. KAFEA eta BAZKARIA matrikula prezioaren barne dago.
2021/01/08