Jardunaldiak :: Argazkigintza, Artea , Bideoa, Diseinua, Eskultura, Ikuskizunak, Kirolak, Marrazkigintza, Moda, Musika, Pintura, Zinema, Literatura, Antropologia, Bertsolaritza, Komunikabideak, Pedagogia, Dantza
Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren berariazko irakaskuntza murriztu da, kultur kritikaren ekarpenak sakabanatu dira, eta abar. Testuinguru berri horrek modu berezi batean eragin du euskal kultur sorkuntzaren transmisioan, are ahulagoak direlako kultur egiturak eta kultur esparruak.
Jardunaldi hauetan egungo kultur bitartekaritza izango dugu hizpide, betiere euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea xede izanik. Norabide horretan, kultur bitartekaritzaren hainbat eremutara hurbilduko gara jardunaldiz jardunaldi, bitartekaritzan esku-hartzen duten eragileen egoera ikusgarri egiteko, baina, batez ere eragile horiekin batera esparruz esparru kultur bitartekaritzaren erronkak zehazteko (hezkuntza arautua, hezitzaileen formazioa, aisialdia, ekoizpena eta argitalpengintza, komunikabideak, kultur instituzioak, eta abar).
Lehen jardunaldi hauetan hezkuntza arautuan jarriko dugu arreta, eskola-bitartekaritzaren egoeraz gogoeta egiteko, eta kulturaren irakaskuntzaren erronkak xehatzeko asmoz. Nolanahi ere, hezkuntza arautuaren eta hezkuntza ez-aratuaren arteko zubi zenbait izango ditugu aipagai, bi eremuen arteko elkarlana eta osagarritasuna ardazten joateko.
Jardunaldi hauek elkargune bat izan nahi dute, aurrera begira kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruan hausnarketa eta eragin gunea bilakatzeko asmoz.
Lehen jardunaldi hauetan antolatzaile lanetan ondoko elkarteak ibili gara:
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Arte Ederretan lizentziaduna, Artaziak, arte bitartekaritza ekimenak bideratzen dituen taldearen sortzaile eta parte da.
Hekimen. Kazetaria eta idazlea. Berriako kidea.
Artearen Historian doktorea, UPV/EHUko Letren Fakultatean Artearen Historian irakaslea da. Honekin batera arte komisariotza, kritika eta ikerkuntza uztartzen ditu.
UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.
UEUko literatura saileko sailburua. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua da. 1936ko Gerra eta euskal nobelari buruzko tesia idatzi du. Argia aldizkariko liburu kritika egin izan du eta EHUko Donostiako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia fakultateko irakaslea eta ikertzailea da.
EGITARAUA
8:30-9:00 Dokumentazioaren banaketa
9:00-9:15 Ongi etorri mahaia
9:15-11:00 Hitzaldiak.
Dinamizatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)
11:00-11:30 Atsedenaldia eta Kafe etena
11:30-13:30 Kulturgintzaren transmisioa egunerokoan. Esperientziak.
Dinamizatzailea: Gotzon Barandiaran (idazlea, JALGI ekimeneko kidea, UEUkidea)
13:30-15:00 Bazkaria
15:00-16:30 Mahai ingurua: Kultur transmisioa hezkuntza arautuan.
Moderatzailea: Ainara Gorostitzu (Hik Hasiko kidea)
16:30-18:00 Mahai ingurua: Kultur hezkuntza eskolan gogoetagai.
Moderatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)
18:00-19:00 Itxierako saioa: Dinamoa sormen gunea ezagutzeko bisita gidatua (Kulturaz kooperatiba)
Oharrak:
Homologazioa
Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzuaren zan.
UPV/EHUko kreditu-baliokidetza
Ikasleek hautazo kreditu gisa baliokidetzeko eskaera bideratuta.