Jardunaldiak :: Estatistika, Kartografia, Ingeniaritza , Topografia
UEUren eta Gislan kooperatibaren eskutik datorkigun topaketa honekin ezagutuko dugu badagoela datu nahaspila informazio bihurtu eta berau jendartearen zerbitzura jartzeko teknologia. Izan ere, informazio espaziala edo geografikoa prozesatu eta parametro ezberdinen arabera ustiatzeko gaitasunak ematen du aukera hori. GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena eta geoteknologien aplikazioa dira jardunaldi honek mintzagai izango duena.
Geografia-informazioko Sistemen (GIS) helburua, erreferentzia geografikoa sistematizatuz errealitatea aztertzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko bide indartsua eskaintzea da. Mapak dira emaitzarik ezagunena (mapa fisikoak, mapa digitalak, bisore interaktiboak, atlas interaktibo tematikoak…). Hala ere, azken urteetan GISak ahalmen berriez hornitu dira, esaterako GPS datuen integrazioa, metadatuen sorrera, mundu birtual eta errealitate areagotuen sorrera, datu jario masiboen ustiaketa eta bisualizazioa, programazio-lengoaia estandarren bidezko pertsonalizazioa, etab.
GIS teknologia hainbat arlotan aplikatzen ari da, esaterako, azterlan zientifikoetan, baliabideen kudeaketan, arkeologian, ingurumeneko eraginaren ebaluazioan, hirigintza planeamenduetan, kartografian, soziologian, geografía historikoan eta abar.
Jardunaldian administrazio, enpresa, elkarte eta arlo akademikoan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertzeko parada izango dugu.
Ikusi hizlariei egindako elkarrizketak:
NUPeko Geografia-informazioko Sistemen eta Teledetekzioaren inguruko masterreko zuzendari akademikoa.
Geodesia eta Kartografian goi-mailako ingeniaria. Gaindegia, GIS teknikaria.
unibertsitatea.net atarian dituzue irakasleari egindako elkarrizketak. Elkarrizketa 1 (2016), Elkarrizketa 2 (2017)
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Informazio Zerbitzuaren arduraduna.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da geomatika alorrean eta hamar urte baina gehiago darama teledetekzioaren datuak ustiatzen, bereziki ingurumenarekin erlazioa duten kartografia desberdinak sortzeko algoritmoak garatuz.
Arkitekto Masterra Kataluniako Arkitektura Aurreratuaren Institutuaren bitarte, Hirigintza eta garraioan masterra Bartzelonako Arkitektura Goi Eskolaren bitartez, Arkitektoa Donostiako Arkitektura Goi Eskolaren Bitartez.
.
08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:15 Ongi etorria.
09:15-10:25 Mahai ingurua: GEOINFORMAZIOAREN TEKNOLOGIAK ETORKIZUNARI BEGIRA.
10:30-14:30 KOMUNIKAZIO ETA AURKEZPENAK
(11:10-11:30 Atsedenaldia)
14:30-15:30 Talde bazkaria
15:30-17:30 TAILERRAK
> Tailerrak aldi berean emango dira, bata edo bestea hautatu beharko da. Instalazioak egiteko argibideak bidaliko dira.
17:30-17:45 Agurra.
WEB GUNETIK IZENA EMATEA ITXITA. Plazak libre badaude. Interesa baduzu, agertu 8:30etarako jardunaldian eta matrikula egin dezakezu.
OHARRA:
Arratsaldeko tailerretan parte hartzeko norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri behar du. Aurretik programa batzuk instalatuta ekarri beharko dira, argibideak behin matrikulatu ondoren posta elektronikoz bidaliko dira.