Jardunaldiak :: Literatura, Antropologia
Jardunaldia 2020ko irailaren 11a eta 12an izango da.
Jakina da, oro har, euskal kulturara gerturatzeko bide akademikoek ez dutela orain gutxi arte kritika feministaren bidea jorratu, eta aurreko jardunaldietan (Genero Ikerketen edota Literatur Kritika Feministako jardunaldietan) sortutako eztabaidetan eta gogoetetan sakontzeko asmoz antolatu dira jardunaldi hauek.
Ikastaro honen helburua euskal kultur sorkuntzara kultur kritika feministaren bidez gerturatzea da, eta horretarako adituek zenbait gako eskainiko dituzte. Euskal kultur sorkuntza garaikidean abian jarritako proiektu berritzaileak izango dira hizpide, baina baita historiografian ahazturik geratu diren emakumezko sortzaileen lanak ere. Amaieran, kultur kudeaketan gertatzen diren genero-logikez ohartzeko hainbat esperientziaren kontaketa izango dugu mahai-inguruan.
unibertsitatea.net atarian duzu antolatzaileei egindako elkarrizketa.
Literaturan doktorea. EHUko irakaslea. Gara egunkariko kolaboratzailea.
EGITARAUA:
Irailak 11, ostirala.
16:00-17:30: Euskal zinea eta kultur kritika feminista. Iratxe Fresneda.
17:30-19:00: Euskal dantza genero-ikuspegitik. Oier Araolaza.
20:00: "Panpina" antzezlana. Coliseo Antzokian. Eibar.
Irailak 12, larunbata.
9:15-9:30: Sarrera-hitzak: Kultur kritika feministaren erronkak. Amaia Serrano /Iratxe Retolaza
9:30-11:00: Kulturaren historiografia: berrikusketa feministak. Katalina Eleizegiren antzerkigintza eta Mayi Peloten zientzia-fikziozko narrazioak. Amaia Alvarez-Uria (UPV/EHU)
11:00-11:30: Kafe etena.
11:30-13:00: Sorkuntza artistikoa eta begirada feministak. Mapa ez da paisaia. Ixiar Rozas (idazlea)
13:00-14:15: Kultur begiradak: interpretazio feministak (I). Komikiaren irakurketa feministak. Ainhoa Aldazabal (Skolastika)
14:15-15:45: Bazkaria.
15:45-17:00: Kultur begiradak: interpretazio feministak (II). Euskal literatura garaikideko protagonisten gorputzak: bilakaera bat. Iratxe Esparza (UPV/EHU)
17:00-18:30: Kultur kudeaketari buruzko mahai-ingurua. Genero-erosotasunak eta genero-deserosotasunak.
Adituen hitzaldiak izateaz gain, hizlariek ekarritako obra batzuetako pasarteen irakurketa kolektiboa egingo da.
Jardunaldia amaitzeko, mahai-inguruko partaideek kultur kudeaketan izandako esperientzia partekatuko dute.
Euskal kultur sorkuntzan eta ikerketa feministan interesa duen orori zuzendua da: ikerlari, irakasle, sortzaile, literaturazale, kulturazale eta kudeatzaile guztiei.