Jardunaldiak :: Biologia eta Natur Zientziak, Ekologia

Natur Zientzien IV. Topaketa: Itsumustuka.

  • Hasiera-data: 2021(e)ko apirilaren 17a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko apirilaren 18a
  • Tokia: Donostia - Eureka! Zientzia Museoa
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/eureka-zientzia-museoa/
  • Ordutegia: Larunbata eta igandea. larunbatean: 09:00-19:00/ Igandean: 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko otsailaren 26a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko apirilaren 11a

ADI! Tokia aldatu da, jardunaldia Donostian izango da, Eureka! Zientzia Museoan.

.

TALDEA BETE EGIN DA (21-03-09, 16:00). Itxaron zerrenda ireki da.

.

UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, NZ4T Natur Zientzien IV. Topaketa izango da 2020ko azaroaren 7an eta 8an. Topaketa hauek jaio ziren Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko. Bere aurreko edizioak 2013 (NZTOPA!), 2015 (NZ2TOPA!) eta 2018an (NZ3T) burutu ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.

Azken urteotan, jasangarritasuna bezalako hamaika hitzekin bete zaigu ahoa. Egunero entzuten ditugu modan jarri diren hitz potolo hauek, aldaketa klimatikoa, ekologikoa, organikoa… eta dagoeneko esanahia galtzen hasi direla dirudi. Hori horrela, berezkoa duten garrantzia berreskuratzeko asmoz, aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz. Alde batera utziko ditugu Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak, eta inguruko gatazkak izango ditugu jomuga.

Ikusi topaketaren web gunea: www.nztopaketa.eus

Helburuak

  • Ingurumenari eragile mota bakoitzak egindako ekarpenak partekatzea.
  • Ingurumenaren inguruko eragileen arteko elkarlana sustatzea.
  • Zientziaren alorreko ondorioak gizarteratzea.
  • Euskal naturzaleen arteko saretzea bultzatzea.
  • Ingurumen gaiak euskaraz jorratzea.
  • Herrietako tokiko proiektu eta ekintzak ezagutzera ematea.
  • Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako ikasleei lan irteeren aniztasuna erakustea.

Nori zuzendua

  • Natur zientziak eta Ingurumen arloko ikerketa taldeetako kideei.
  • Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei.
  • Naturaren kudeatzaileei.
  • Ingurumen arlorrean eskumenak dituzten erakundeei.
  • Natur Elkarteetako kideei.
  • Naturzaleei.
  • Natur hezitzaile eta irakasleei.
  • Euskal Herrian naturarekin interesatuta dagoen edonori.

Izen-emateaurretik aipatutako publikoari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei ere zuzenduta dago.

Egitaraua

2021-04-17
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:45

Partaideen harrera.

09:45-10:00

Aurkezpena eta ongi etorria.

  • UEUko Zuzendaria
  • Jardunaldiaren koordinatzailea.
10:00-11:30

1. Hitzaldi-saioa: Ondare genetikoa, uher eta urri.

  • Andone Estonba Recalde (UPV/EHU)
  • Pablo Tejero Ibarra (CSIC, Aranzadi) eta Joseba Garmendia (Aranzadi)

> ikusi saio honen informazioa

11:30-12:30

Atsedena

12:30-14:00

2. Hitzaldi-saioa: Basogintza: iragana eta geroa.

  • Garazi Auzmendi Arkarazo (Ingeniaria, basogintzan aditua)
  • Alvaro Aragon Ruano (UPV/EHU)
> Ikusi saio honen informazioa
14:00-16:00

Bazkaltzeko tartea.

16:00-18:00

Mahai ingurua: Orokorretik tokikora: ingurumen arazoak komunikabideetan.

  • Izaro Gorostidi Bidaurrazaga (UPV/EHU)
  • Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Elhuyar)
  • Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai (Argia)
  • Alex Fernández Muerza (UPV/EHU)
> Ikusi saio honen informazioa
18:00-19:00

Poster saioa.

2021-04-18
Ordua Edukiak Irakaslea
09:15-10:00

Partaideei harrera.

10:00-11:30

3. Hitzaldi-saioa: Aldaketa globala ingurumen hezkuntzarako akuilu.

  • Aitziber Sarobe Egiguren (MU)
  • María Napal Fraile (NUP)
> Ikusi saio honen informazioa
11:30-12:30

Atsedena

12:30-14:00

Gogoeta-saioa: Elikadura burujabetzaren analisia topagune.

  • Arantza Aldezabal Roteta (UPV/EHU)
  • Juan Manuel Intxaurrandieta Salaberria (INTIA S.A.)
  • Joseba Otondo Bikondoa (Baztango Udala)
  • Mirene Begiristain Zubillaga (UPV/EHU)
  • Josebe Blanco Alvarez (EHKOlektiboa)
  • Gotzone Sestorain Zabaleta (Etxalde elkartea)
> Ikusi saio honen informazioa
14:00-14:30

Agurra.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (21-03-09, 16:00). Itxaron zerrenda ireki da.

.

Matrikula DOAN da eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26,  i.iciar@ueu.eus (Irati)
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
OTORDUAK
  • Ez da eskainiko ez atsedeneko mokaurik ezta bazkaririk ere.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

.

HOMOLOGAZIOAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP/UPNA)

  • ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Farmazia Fakultateko lau Graduetako ikasleei, 0.6 ECTS aitortuko zaie. Fakultatean ikasten diren graduak: Ingurumen Zientzietako Gradua, Farmaziako Gradua, Giza Nutrizioa eta Dietetikako Gradua, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua.