Jardunaldiak :: Soziologia
Egun bizi dugun krisi eta aldaketa sozialaren testuinguruan ekimen eta aliantza berriak sortzen ari direlakoan gaude. Azken urteetan garatutako ikerketetan, feminismo, antirrazismoa, sozioekologia, kulturartekotasuna zein euskara lantzen dituzten kolektibo eta taldeen artean elkar aritzeko, harremantzeko eta eragiteko modu berriak gauzatzen ari direla baieztatu dugu, eta ikastaro honetan ere horiei erreparatu nahi diegu.
Hiru mahai-ingururen bueltan antolatu dugun jardunaldian zaintza, sozioekologia eta autogestioa jarri ditugu erdigunean, eremu horietan gorpuzten ari diren elkarrekintzak aztertzeko asmoz. Gure ustez, jarduera horien ondorioz elkartasun eta hiritartasun berriak jaiotzen ari dira eta elkartze eta egiteko modu berri horien alderdi material zein sinbolikoak arakatzeari ekin nahi diogu.
Jardunaldi hau UEUk eta ondoko ikerketa taldeek elkarlanean antolatu dute:
Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía. (Mineco, CSO2017-82903-R)
Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.
Doktorea Biologian. UEUko kidea.
AEKko irakaslea, ikastolako irakasle ohia, IKAS pedagogia zerbitzuko proiektu arduradun ohia, itzultzaile profesionala.
Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea. EHUko irakaslea.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleei egindako elkarrizketa.
Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
Gizarte mugimenduetako kideei, gaia ikertzen dihardutenei eta gaian interesa duen orori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:00-09:15 |
Agurra eta ongi etorria.
|
|
09:15-09:45 |
Ikerketa proiektuaren aurkezpena.
|
|
09:45-11:45 |
I. Mahai ingurua: Komunitateak ehuntzen ZAINTZATIK.
Moderatzailea: Marta Luxan, UPV/EHUko irakaslea, Soziologia II saileko kidea.
|
|
11:45-12:15 |
Atsedenaldia |
|
12:15-14:15 |
II. Mahai-ingurua: Komunitateak ehuntzen SOZIOEKOLOGIATIK.
Moderatzailea: Andere Ormazabal, UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzia saileko kidea. |
|
14:15-15:30 |
Bazkaltzeko tartea |
|
15:30-17:30 |
III. Mahai-ingurua: Komunitateak ehuntzen AUTOGESTIOTIK
Moderatzailea: Ainara Santamaria, UPV/EHUko ikerlaria, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko kidea.
|
|
17:30-18:30 |
Ikerketa taldearen lana eta ikastaroaren itxiera.
|
COVID-19 OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.