UEU365
Jardunaldiak :: Soziologia
Orain hamar urte proiektu bolivartarra berpiztu zen Venezuelan, Hugo Chavez Venezuelako presidente izendatzearekin batera.
XIX. mendean Simon Bolivarrek gidaturiko Abya Yala / Latinoamerika askatzeko eta "La Patria grande" sortzeko proiektu integratzailea ezin izan da bete oraindik. Hala ere, azken urte hauetan Latinoamerikako gobernu ezkertiar batzuek eta herriek bultzatuta proiektu hori hasi da gauzatzen, inperialismoak eta oligarkiek beren probetxurako bultzatutako herrien arteko batasun faltari aurre eginez. Inperialismoak Latinoamerikarako zuen proiektu nagusia, ALCA, bertan behera uztea lortu da eta aurrerapauso garrantzitsuak eman dira zenbait arlotan. Hala ere, gainditu beharreko arazo eta oztopoak ez dira gutxi, eta inperialismoaren eginkizuna ez da eten.
ASKAPENA eta UEU elkarlanean ari dira jardunaldi hauek antolatzen.
Soziologoa eta Latinoamericako mugimendu sozialen ikertzailea.
UPV/EHUko irakaslea, Ekonomia Aplikatua I Sailean. Ekonomian aditua.
Hala Bedi irratiko esataria, ahozkotasun eta bertso irakaslea eta Latinoamerikako egoerataz aditua.
Jatorrizko herriei buruzko ikerlaria
Kazetaria eta Hamaika Telebistako erredaktore burua.
Kazetaritzan lizentziatua, sindikalista eta Latinoamerikako egoeraren analista poltikoa.
Euskal Filologian lizentziatua eta nazioarteko komunikabideen analista.
Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomatua, Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua eta doktorea. UPV/EHUko irakaslea, Elikagaien Teknologia arloan. Ikertzaile kontratatua Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatean (LASEHU).
Jardunaldi honen bidez proiektu bolivartarraren jatorria, kontzeptua, eta nondik norakoak hausnartuko dira, baita aurrean dituen erronkak, arriskuak eta potentzialtasunak ere.
Jardunaldian hizlari ezberdinek oinarri teorikoa emango dute, gerora horren gaineko eztabaida bultzatuz.
Azken gaia lantzeko eta jardunaldiei bukaera emateko, hainbat hizlariren iritzi eta ikuspegiak jasoko dira, entzuleei ere parte-hartzeko gonbitea luzatuz.
Jardunaldia irekia da eta gaian interesa duen edonori zuzenduta dago.
| Ordua | Edukiak | Irakaslea |
|---|---|---|
| 08:45-09:15 |
Harrera eta dokumentazioaren banaketa |
|
| 09:15-09:30 |
Agurra |
|
| 09:30-11:30 |
Prozesu bolivartarraren aurkezpen orokorra |
|
| 11:30-12:00 |
Atsedenaldia |
|
| 12:00-14:00 |
ALBA eta bere proiektu estrategikoak gaur egun |
|
| 14:00-16:00 |
Bazkari arina |
|
| 16:00-17:30 |
Integrazioaren aldeko beste mugimenduak eta gerrillak |
|
| 17:30-18:30 |
Jatorrizko herriak: Abya Yalaren aldarrikapena |
|
| 18:30-19:00 |
Atsedenaldia |
|
| 19:00-20:30 |
Mahai-ingurua. Prozesu bolivartarra: erronkak, arriskuak eta potentzialtasunak |
|
Telefonoz: 943821426 e-postaz: a.latatu@ueu.org
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 342063