Jardunaldiak :: Historia
Izen emate epea zabalik egongo da urriaren 7a arte. Egunean bertan jardunaldian izena emateko aukera ere egongo da baina aurreikuspenak egiteko aurrez izena ematea eskertuko genuke.
Nafarroako independentziaren galeraren hasiera 1512an hasi zen, Nafarroako historiaren datarik garrantzitsuenetakoa, Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenekoa. Konkista eta bere ondorioak literatura ugari eta eztabaida sutsuak eragin duen gaia da. 1512ko uztailetik irailera bitartean, Albako dukeak Nafarroa konkistatu zuen. Urritik abendura bitartean, Nafarroako erresuma berreskuratzeko lehenengo ahalegina egin zen. Nafarroako tronuan berriz ere legezko errege-erreginak jartzeko 1516ko martxoan eta 1521eko maiatzetik ekainera izan ziren saiakerak bezala, 1512ko honek ere porrot egin zuen. Iritzirik zabalduenaren arabera, armek beharturik beretu zuen Gaztelak Nafarroa, batere sinesgarriak ez ziren arrazoi juridikoak erabiliz eta Julio II. aita santuaren bulda eztabaidagarriak baliatuz. Konkistaren ondoren Nafarrek ikusi zutenean Gaztelari lotzeko prozesua itzulezina zela, euren bideari ekin zioten, “nazio” kontzientzia galdu gabe.
Historia irakaslea eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik-eko kidea.
Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, Amaiur gazteluko indusketen
zuzendaritzan dihardu. Historia eta Geografian lizentziatua. UEUkidea.
Idazlea, gazte mugimenduan nahiz politikagintzako hainbatesparrutan ibilitakoa. Ikerketa historikoari lotutako bi liburu argitaratuditu.
Politologoa, Soziologoa, Historialaria. UEU eta Eusko Kultur Elkarteko kidea.
Historian doktorea eta Arte eta Historia irakaslea.
Historian doktorea eta Zuzenbidearen Historian irakasleNafarroako Unibertsitate Publikoan. UEUkidea.
Irakaslea.
Historian Doktorea eta irakaslea.
Historialaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea
Garai batean politikan ibilia, Historia eta batik bat Nafarroako historiaren irakasle izana gero hamasei urtetan. Esperientzia hori oinarri, Nafarroa, historiaren hariak dibulgazio liburuaren egile.
Dibulgaziotik haratago, azken 30 urteotan historiografiak Nafarroako Konkistaren inguruan egin duen ekarpenaz jardun. Ikerkuntzarekin zerikusi zuzena ez duten hainbat gertakariez aritu, hala nola, Nafarroako Konkistak sortarazten dituen diskurtsoak eta literaturan izan duen isla.
Nafarroako konkista militarra, Konkista burutzeko Gaztelak erabiliko dituen argudio juridikoak, Arkeologia, Konkistaren inguruko historiografia, Konkista egungo ikuspegitik. Literaturan utzitako arrastoa.
Jardunaldia, egun bakarrekoa. Goizez adituen ekarpenak eta arratsaldez mahaingurua izango dugu. Beti ere, bai goizez bai arratsaldez eztabaidarako tartea zabalduko da.
Historialariei, adituei, historia zaleei eta, oro har, gaian interesa duen edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Material banaketa eta harrera. |
|
09:30-09:50 |
Aurkezpena. |
|
09:50-10:10 |
Konkistaren justifikazio juridikoa. |
|
10:10-10:30 |
Konkista eta arkeologia: Amaiurgo gazteluaren indusketak. |
|
10:30-10:50 |
Konkista Nafarroako imajinarioan. |
|
10:50-11:30 |
Eztabaida tartea.Moderatzailea: Jurgi Kintana, historialaria eta UEUko Historia Sailburua. |
|
11:30-12:00 |
Atsedena. |
|
12:00-12:20 |
Arturo Campion eta Nafarroako konkista. |
|
12:20-12:40 |
Nafarroako konkista literaturan. |
|
12:40-13:00 |
Konkista eta memoria historikoa. |
|
13:00-13:30 |
Eztabaida tartea.Moderatzailea: Jurgi Kintana, historialaria eta UEUko Historia Sailburua. |
|
13:30-16:00 |
Bazkaria. |
|
16:00-17:30 |
Mahai ingurua: 'Konkista gaur egungo politikatik'.Moderatzailea: Idoia Arrieta, historian doktorea eta UEUko kidea. |
|
17:30-18:30 |
Eztabaidarako tartea.Moderatzailea: Idoia Arrieta, historian doktorea eta UEUko kidea |
|
18:30-18:30 |
Jardunaldiaren amaiera. |
Jardunaldi hau Geronimo de Uztariz Institutuarekin elkarlanean eginen da.
Erakunde laguntzaileak: