UEU365
Jardunaldiak :: Internet
Jarduera hau Durangoko Azokaren gunean egingo da.
Euskal Wikipediak 10 urte beteko ditu abenduaren 6an eta urteurrena aitzakia hartuta edizio-maratoia antolatu dugu Gerediaga Elkartea, Euskal Wikipedia eta IXA taldearekin batera. Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldiaren ondoren, itzulpenak automatikoki egiteko tresna azalduko da.
Ekitaldiaren zati nagusia praktika da, edizio-maratoia. Hitzaldien ondoren, egunean zehar, partaideak Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko du, saioan bitartean tutoreak laguntzeko izango baititu.
Informatika Ingeniari Teknikoa eta UEUko kidea.
Arkitektoa, EHUko irakaslea, UEUkidea eta Aldiri aldizkariko zuzendaria. Euskarazko wikipediako kidea.
Informatikaria, EHUko irakaslea eta euskararen ikerketan dabilen IXA taldeko kidea.
Informatikaria, UEUko kidea eta IXA taldeko ikertzailea.
Saio praktikoa da erabat. Bi hitzaldietan argibideak emango dira eta alde praktikoa edizio-maratoian egingo da, partaideak zuzenean Wikipedian editatzeko aukera izango baitu.
Euskal Wikipedian parte hartzeko interesa daukan edonori zuzendua dago.
| Ordua | Edukiak | Irakaslea |
|---|---|---|
| 10:30-11:15 |
Hitzaldia: Euskal Wikipedia: 10 urte jakintza librea zabaltzen. |
|
| 11:15-11:45 |
Hitzaldia: Itzulpen automatikoa eta Wikipedia elkar laguntzen. |
|
| 11:45-14:30 |
Euskal Wikipediaren edizio-maratoia.Euskal Wikipediaren administratzaileek eta itzulpen-automatikoan adituek tutorizatuta. |
|
| 15:30-16:15 |
Hitzaldia: Euskal Wikipedia: 10 urte jakintza librea zabaltzen. |
|
| 16:15-16:45 |
Hitzaldia: Itzulpen automatikoa eta Wikipedia elkar laguntzen. |
|
| 16:45-19:00 |
Euskal Wikipediaren edizio-maratoia.Euskal Wikipediaren administratzaileek eta itzulpen-automatikoan adituek tutorizatuta. |
|
| 19:00-19:30 |
Amaiera ekitaldia.Saio honetan edizio-maratoiaren datuak eta balorazioa egingo da. |
Ez dago izen ematerik eta parte hartzea librea da, baina aretoaren aforoagatik, plazak mugatuak dira (50 pertsona).
Norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du. Aretoan mahaiak, aulkiak eta entxufe luzagarriak egongo dira. Internetera konexioa wifi bidez egingo da.
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0