Jardunaldiak :: Historia, Hezkuntza
20 urte pasa dira historia ikasketen lizentziatura UPV/EHUn euskaraz martxan jarri zenetik. Historia euskaraz irakastea, bultzatzea eta gizarteratzea erronka bat izan da, aldi berean zenbait oztopo eta zailtasun ezagutu dituena. Nolanahi ere, bi hamarkadan zehar hanbat unibertsitariok, ikasle zein irakasle, historia euskaraz lantzeko aukera izan dute, eta abagune aproposa da balantze bat egiteko.
Urte hauetan zehar, testu espezializatuak, hiztegi teknikoak, ikerketak poliki poliki gauzatuz jan dira. Historiaren euskarazko produkzio idatzia eta bibliografikoa kuantitatiboki eta kualitatiboki areagotu egin da. Egindako ibilbidean lorpenak zein gabeziak egon dira eta beraz, emaniko aurrerapausoen zenbatekoa zehatz ezagutu beharko genuke.
Hori dela eta, euskarazko historiaren inguruan dauden kezkak nolabait argitu eta honekiko dauden ikuspuntu ezberdinak jasotzeko asmoz, UEUko Historia Sailak, egun bateko saioan HISTORIA EUSKARAZ: UNIBERTSITARIOEN IBILBIDEA aztertzeko topaketak antolatu ditu.
Historialaria eta Arabako Arkeologia Museoko teknikaria
UPV/EHUko Gaurregungo Historia katedraduna
Historian doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea.
Arkeologoa eta UPV/EHUko irakaslea
Euskaltzain urgazlea, Historialarian doktorea eta UEUkidea.
Ohorezko euskaltzaina eta historialaria
Historian doktorea da. Idazle lanetan ere aritzen da eta UEUko Historia sailburua da.
Honako hauek dira Historialari Euskaldunen V. Topaketak izeneko jardunaldi honen helburu nagusiak:
Topaketen ildo nagusiak aipatutako horiek izanik ere, historiaren arloan euskaraz jarduteak berarekin dituen bestelako gorabeherek ere aterako dira jardunaldiko mintzagaietan zehar. Historiaren inguruan gabiltzanok bildu, elkarrekin eguna eman, eta komunean ditugun arazoei erantzun eguneratu bat bilatzen saiatzea dugu, bada, helburu nagusia.
8:45-9:15 | Harrera eta inskripzioa |
9:15-10:00 |
Sarrera ekitaldia. EHUko eta UEUko arduradunen agurra Manex Goihenetxe oroituz. Pruden Gartzia (Euskaltzain urgazlea eta historialaria) |
Historia euskaraz:balantze eta erronkak
10:00-10:45 | Hizkuntzatik Historiara. Oroitzapenak (1950-2010). Joseba Intxausti (Ohorezko euskaltzaina eta historialaria) |
10:45-11:30 | Historia kontatuz: euskarazko Historia ekoizpena ikuspegi kuantitatibotik. Karmele Artetxe (Historialaria eta dokumentalista) |
11:30-12:00 | Eztabaida irekia |
12:00-12:30 | Kafe-etena |
12:30-13:30 | Historialari euskalduna erdal historiografiaren aurrean. Jurgi Kintana (UEUko Historia sailburua) |
13:30-15:30 | Bazkaria |
Unibertsitateko ibilbidea eta ikasleen esperientzia
15:30-17:30 |
Mahai-ingurua Joseba Agirreazkuenaga (UPV/EHU, Gaurregungo Historia katedraduna) Mikel Aizpuru (UPV/EHUko Historia irakaslea) Jaione Agirre (Historialaria eta Arabako Arkeologia Museoko teknikaria) Sergio Escribano (Arkeologoa eta UPV/EHUko irakaslea) |
Topaketa hauetan, historia arloko irakasle, ikertzaile eta ikasle euskaldunen esperientziak jasoko dira; euskarazko historiaren ibilbidea aztertuko da; euskaraz unibertsitate mailan eskolak emateak/jasotzeak zer suposatu duen; euskarazko produkzio idatziaren gorabeherak, eta abar. Gai hauek guztiak lantzeko, eta aurreko ekitaldietako arrakasta eta harrera ona ikusita, programaren egitura aurreko edizioetan jarraitutakoaren berdintsua izatea pentsatu dugu.
Hortaz, topaketak egun betekoak izango dira eta aurtengo gai nagusia aztertzeko hitzaldiak izango dira. Guztira 4 hitzaldi ditugu goizean, eta saio bakoitzaren bukaeran eztabaidarako tarteak aurrikusi dira.
Historiak UPV/EHUn izandako ibilbidearen balantzea biribiltzeko topaketan mahai-ingurua antolatu dugu, ondoko gaiarekin: “Unibertsitateko ibilbidea eta ikasleen esperientzia”, bertan arloko ikasle, irakasle zein ikertzaile euskaldunen esperientziak jasoko dira.
Historia ikasketetako gaur egungo ikasle eta ikasle ohiak
Unibertsitate eta ertainetako historia irakasleak
Historia arloko profesionalak
Euskarazko goi mailako formazioaren inguruan interesa dutenak
PREZIOAK
Ohiko prezioa 40€koa da.
UEUKide eta UPV/EHUko langileek deskontu berezia izango dute eta matrikula 30€ren truke egin ahal izango dute.
Ikasle, langabetu eta jubilatuek ere prezio berezia izango dute: 20€.
MATRIKULAZIO EPEA
Toki libreak egonez gero egunean bertan matrikulatzea prosible izango da.