Jardunaldiak :: Geografia, Lurraldea-antolaketa, Arrantza, Baratzegintza, Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak, Botanika, Ekologia
UEUren Natur Zientzien sailak antolatuta, Natur Zientzien I. Topaketa egingo da 2013ko azaroaren 9an eta 10ean, Donostian.
Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izan nahi du; norberak egiten duen lana gainerakoei azaltzeko eta ingurukoek egiten duten lana ezagutzeko aukera emango duen plaza. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientzian eragin zuzena duten hainbat gairen inguruko hitzaldiak izango dira; taldeek, elkarteek eta erakundeek egiten duten lanaren berri eman ahal izango dute posterren bitartez; euskara eta zientzia uztartzen ditugunean sortzen zaizkigun galderen inguruan gogoeta egingo dugu mahai-inguru bat osatuz; azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko talde-bazkari eder batekin amaituko dugu topaketa.
Ezaugarriak:
Ikusi hemen Elhuyar Aldizkarian Topaketari buruz argitaratutakoa: Natur Zientzien I. topaketa: naturazaleen elkargunea.
Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendea elkartzea, elkar ezagutzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekiteko helburuarekin.
Topaketen helburuari eutsirik, 4 motatako jarduerak izango dira:
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:15 |
Ongi-etorria eta akreditazioa |
|
09:15-09:30 |
Topaketen aurkezpena |
|
09:30-11:00 |
1. hitzaldi-saioa: Egur hila: basoko biodibertsitatearen erregaia.Denbora luzez kudeatu dira Euskal Herriko basoak egurra ateratzeko helburuarekin, egur hilaren garrantziaz jabetu gabe. Azken urteotan, ordea, geroz eta gehiago dira kudeaketa-mota hori aldatzea eskatzen dutenak, bizidun-talde askorentzat nahitaezkoa baita. Modulu honetan egur hilak basoko dibertsitatean duen garrantziaz eta kudeaketa-modu berriez arituko gara. Hitzaldiak:
|
|
11:00-11:30 |
Atsedena |
|
11:30-13:30 |
2. hitzaldi-saioa: abere-hilotzen kudeaketa Euskal Herriko mendietan.Ugaztun handien hilotzak sare trofikoaren zati garrantzitsua dira, beharrezkoak baitira sarearen muturreko sarraraskijaleen biziraupenerako. Errealitate natural horrez gain, ordea, errealitate sozial eta ekonomiko bat ere badago. Hilotzak infekzio-fokuak ere badira; gaixotasun eta izurriteen iturri izan dira maiz eta, ondorioz, osasun-arazoak eta arazo ekonomikoak eragiten dituzte. Arazo horien erdian daude, berriz, abeltzainak, beraiek baitira legediaren gorabeherak ezarri behar dituztenak. Modulu honetan mendian utzitako hilotzek naturan duten eraginaren eta abere-hilotzen kudeaketaren inguruan jardungo da. Hitzaldiak:
|
|
13:30-15:30 |
Bazkaria. |
|
15:30-17:30 |
Mahai-inguruaEgiten al da zientzia euskaraz? Egiten ahal da? Egin behar al da? Eta noraino? Zein bide egin behar du etorkizun hurbilean euskarak zientzian? Zeintzuk dira bide hori egiteko ditugun oztopoak? Zeintzuk ditugun baliabideak? Galdera hauei erantzuteko, zientziaren nazioartekotasuna euskararen sustatzearekin uztartzeko eman diren eta ematen ari diren urratsetan giltzarri izan diren lau aditu izango ditugu. Gonbidatuak:
|
|
17:30-20:00 |
Poster saioa. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
3. hitzaldi-saioa: ur-baliagaiak eta euren zerbitzu sistemikoak.Ur kontinentala ezinbesteko dugun baliagaietako bat da eta, ondorioz, hau egoki kudeatzeak onura handiak ekar diezazkioke gizakiari. Onura horiek ekonomikoak, ekologikoak, sanitarioak edota aisialdikoak izan daitezke. Modulu honetan, ur-baliagaiei buruz hitz egingo da, eta gizakiarengan dituen onura ezberdinak azpimarratuko dira. Hitzaldiak:
Ur baliabideak eta horien zerbitzu ekosistemiko eratorriak |
|
11:00-11:30 |
Atsedena |
|
11:30-13:00 |
4. hitzaldi-saioa: Itsasoa: klima-aldaketaren ubera.Lurra eskala globalean baldintzatzen ari den fenomenoa dugu. Itsaso eta ozeanoak ez dira salbuespen eta nabarmentzen hasia da jadanik klima-aldaketaren eragina, esaterako, itsasoen azidifkazioan eta uraren tenperaturaren igoeran. Modulu honetan klima-aldaketa itsasoetan izaten ari den inpaktua jorratuko da ikuspuntu biologikotik eta ekologikotik eta etorkizunean klima aldaketari aurre egiteko garabidean diren kudeaketa tresnen inguruan gogoeta egingo da. Hitzaldiak:
|
|
14:00-14:00 |
Bazkaria. |
1. Parte hartzeko ezinbestekoa da matrikulatzea.
2. Amaierako bazkaria:
Igandean, bukaerako bazkaria burutuko da. Menua 15€ dira. Bazkarian izena emateko, matrikula-orriaren amaierako 'oharrak' atalean, parte hartu nahi duzula adierazi. Egunean bertan bazkarian izena emateko aukerarik ez da egongo.
3. Partaideen posta elektronikoak:
Topaketen elkarrekintza helburuarekin bat eginez, partaideen posta elektronikoen zerrenda banatuko da. Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, matrikula egiterakoan oharretan adierazi.