Jardunaldiak :: Lurraldea-antolaketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin diote elkarrekin. Proiektua lantzeko eta gizarteratzeko jardunaldi hau antolatu da UEUrekin lankidetzan.
Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana duela zenbait urte azaleratzen hasi zen soziolinguistikaren jaiotzarekin. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografiaren garrantzia ere gehitu zion geolinguistikaren jakintza-alor berri samarrak. Hala ere, gutxi hitz egiten da oraindik ere lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz. “Lurraldea eta hizkuntza. Hizkuntza eta lurraldea (I. jardunaldiak)” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez. Izan ere, eragin linguistiko arras ezberdina du hiri handi batean mila etxebizitza berri eraikitzeak edo euskararen arnasgune den herri txiki batean berrehun etxe berri egiteak. Lurralde-antolakuntzaren eta hirigintzaren ohiko egitarauan hizkuntzaren gaineko ikuspegiak ere bere lekua eduki beharko lukeelakoan antolatzen da jardunaldia. Kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen.
Antolatzaileak:
Eskuratu hemen jardunaldiaren liburukia (hitzaldiak, aurkezpenak, ondorioak): LUHI Lurraldea eta hizkuntza.
Idazlea eta euskara teknikaria.
Zuzenbideak doktorea, UPV/EHUko Zuzenbide Administratiboko irakaslea.
Nekazaritzan aditua. Bizi Baratzea proiektuko kidea.
GFAko Tokiko Garapena
Kontseiluko koordinatzailea.
Arkitektoa.
Urtarrilak 16, osteguna.
8:30-9:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa.
9:00-9:30 - Aurkezpena. (Bideoa)
9:30-12:00 - 1. Lurralde-antolaketa: oinarrizko printzipioak eta ikuspegi desberdinak. (Bideoa)
12:00-12:15 - Atsedena.
12:15-14:15 - 2. Arnasguneak euskararen herrian: arriskuak. (Bideoa)
14:15-15:30 - Bazkaria (izena eman behar da)
15:30-17:30 - 3. Arnasguneen garapena Euskal Herritik kanpo. (Bideoa)
Urtarrilak 17, ostirala.
9:00-9:30 - Harrera.
9:30-12:30 - 4. Lurralde-antolaketa eta gizarte erantzukizuna. (Bideoa)
11:15-11:45 - Atsedena.
12:30-13:00 5. Ondorioak eta etorkizunerako erronkak. (Bideoa)
Eskuratu hemen jardunaldiaren egitaraua pdf-an: Lurraldea eta Hizkuntza egitaraua.
Eskuratu hemen jardunaldiko hitzaldien laburpenak: Lurraldea eta Hizkuntz laburpenak.
Hitzaldiak eta mahai-inguruak garatuko dira.
Jardunaldia hizkuntzalaritzaren inguruko adituei zuzentzen zaie bereziki: soziolinguistei, euskara-teknikariei, eta, oro har, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat.
1. Matrikula doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
Izena emateko argibideak:
2. Bazkaria: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:
2021/01/08