Jardunaldiak :: Kazetaritza, Komunikabideak

Euskal komunikazio-eremua: ikerketa eta ekintzarako gure bideen bila. Euskal Hedabideen Behategirantz jardunaldia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko maiatzaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko ekainaren 29a

Euskal komunikazioak ez du inoiz gaur adinako hedabide, kontsumitzaile eta profesional izan; ezta horrenbeste Unibertsitate, ikertzaile eta aditurik ere bere inguruan. Eta inoiz ez da gaur baino nabarmenagoa izan, halaber, hedabideen garrantzia euskararen etorkizunarentzat, ezagutzatik erabilerara eman beharreko pausoan.

Baina euskal komunikazioaren eremua ez da horregatik errealitate oparo, orekatu edo sendoa. Aitzitik, euskal hedabideek erronka biziak dituzte begi-bistan. Ekonomiaren gainbeherak gogor kolpatu du komunikazioaren sektorea oro har. Eta aldaketa teknologikoek goitik behera aldarazi dituzte komunikazioa egin, hedatu eta kontsumitzeko moduak.

Elkarlanean sakontzeko garai da beraz, eta horixe da hain zuzen ere jardunaldi honen egitasmoa: euskal hedabide eta unibertsitateen arteko elkarlana sustatzea komunikazioaren ikerketa eta ezagutzaren arloan. Euskal Hedabideen Behategia egituratzen hastea da, hartara, jardunaldi honen helburu nagusia, euskal komunikazio eremuaren ikerkuntza, garapen eta berrikuntza tresna modura.

Ikastaro hau UEU, EHU, MU, DU eta Hekimen elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

1. euskal hedabideen eta hizkuntza gutxituetako komunikazioaren inguruan lanean ari diren ikertzaileek, profesionalek eta eragileek elkarren berri izatea, elkar ezagutu, sinergiak bilatu, elkarlanerako bideak ireki

2. egindako ikerketa lana bildu, hari balioa eman eta hura gizarteratu, euskal komunikazio eremuaren kontzeptuaren inguruan, hari bultzada emanez

3. diskurtso propio eta beregaina osatzen joan, euskal komunikazioaren eremua ulertzeko modu berri eta gurea

4. Euskal Komunikazioaren Behategia proiektuaren oinarriak eta lana gizarteratu

Egitaraua

2014-07-01
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Aurkezpena:

Euskal komunikazioaren eremuan ikertzeko, eragiteko, jarduteko eta aurrera egiteko gure parametro, metrika, diskurtso, kontzeptu, galdera eta bide propioak (asmatu, landu, sendotu, egin) beharraz.

09:15-10:00

Ponentzia:

Euskal komunikazioaren ikerketaren kartografia kritkoa (Patxi Azpillaga, EHU)

10:00-11:00

Azken urteotan garatu diren eta egun indarrean dauden ikerketa taldeen, ikerketa lerroen eta ikerlarien aurkezpenak

1. Euskal Herriko Unibertsitateko NOR Ikerketa Taldea (Josu Amezaga)

2. Euskal Herriko Unibertsitateko HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) Ikerketa Taldea (Alazne Aiestaran)

 

11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:30

Azken urteotan garatu diren eta egun indarrean dauden ikerketa taldeen, ikerketa lerroen eta ikerlarien aurkezpenak

3. Euskal Herriko Unibertsitateko HEKA (Europar Hizkuntza gutxituetako Hedabideak eta Kazetaritza) Ikerketa Taldea (Iñaki Zabaleta)

4. Mondragon Unibertsitatearen HUHEZIKO HEZIKOM taldea (Aitor Zuberogoitia)

5. Deustuko Unibertsitateko ikerketak (Xabier Landabidea eta Elixabete Perez Gaztelu)

13:30-15:00

Bazkaria

15:00-17:00

Euskal Hedabideen Behategia

Euskal Komunikazio Eremuaren azterketarako gune. Aurkezpena, proposamenak eta lan egitasmoa 2014/15

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.