Jardunaldiak :: Informatika, Teknologia, Telekomunikazioa
Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da.
Teknologiaren kontzeptuak hainbat jakintza-arlo biltzen ditu, eta, horien artean, batez ere azken urteotan izandako garapenagatik, telekomunikazioak paper garrantzitsua betetzen du gure gizartean. Izan ere, informazioaren eta komunikazioen teknologiak (IKT) edo baliabide telematikoak gaur egun bizi garen Ezagutzaren edo Informazioaren Gizartearen oinarri dira.
Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez edonork informazioa lortu, banatu eta prozesa dezake edonon, edonoiz. Internet ohikoa den gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu zaigu gure arteko komunikazioan, eta enpresetan baliabide estrategikoa da. Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi.
Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu. Batetik, arlo horretan izandako esperientzien berri ematea litzateke gure asmoa. Bestetik, ohi bezala, euskaraz garatutako softwarea aurkeztea ere nahi genuke.
Bilkuran aukera ezin hobea izango dugu teknologia kontu horien inguruko egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko.
Azken bi edizioetan bezala UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean ari gara Bilkura honen antolakuntzan.
Historialarian doktorea. Dokumentazio gaietan aditua da eta euskal komunitate zientifikoaren inguruko doktorego-tesiaren egilea.
2011tik UEUko Zuzendaria da.
Industria ingeniaria. Internet eta teknologia berrietan aditua. Codesyntax-eko kidea.
Informatikaria eta IP telefonia gaietan aditua.
Interneten aditua. Tagzania eta Sustatu egitasmoetan lanean ari da.
DBH-ko irakaslea Haurtzaro ikastolan eta Ikaselkar eta EHI-n Matematika arloko koordinatzailea.
Informatikan doktorea, hizkuntz teknologietan ikertzailea Elhuyar Fundazioan, UEUkidea.
Twitter: @ileturia
Ikastolen Elkartearen Ikasys proiektuaren software eta hardware arduraduna.
Ahotsak.com egitasmoko arduraduna. Interneten aditua da eta euskara eta teknologia berrien inguruko gaiak uztartzen ditu.
Informatikan ingeniaria. Lengoaia naturalen prozesamendua eta informazioa eskuratzearen gaien inguruan doktoretza ikasketak burutzen ari da.
Etengabeko garapenean bizi den gizarte honetan, aurrerakuntza eta aldaketak gero eta arinago ematen ari dira, euskara eta euskaldunok ere egoerara moldatu eta irtenbideak ematen saiatzen gara. Jardunaldi hauetan garapen teknologikoen egoeraz hausnartu eta etorkizuneko panorama berrian gure komunikazioak duen etorkizuna aztertuko dugu.
Teknologia berriek gaur egun eta etorkizunean euskara normalizatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertzeko ondoko helburu zehatzak finkatu ditugu:
Eta zeharkako helburu bezala:
08:15-08:45 | Harrera eta izen-ematea |
08:45-09:00 | Jardunaldien aurkezpena |
09:00-10:00 Lehenengo hitzaldi-saioa. Ikerketa eta semantika
09:00 |
Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua. Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa) |
09:30 | Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak
Arkaitz Zubiaga (UNED) eta Egoitz Gonzalez (UPV/EHU) |
10:00-11:00 Bigarren hitzaldi-saioa. Teknologia aurreratuak eta enpresa
10:00 |
IP telefonia: Komunikabideen iraultza Jon Bonilla (Irontec) |
10:30 |
Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan) Luistxo Fernandez (CodeSyntax) |
11:00-11:30 | Atsedenaldia/kafea |
11:30-13:30 Komunikazioak. Saio paraleloak (bakoitza: 20 minutu)
Esperientziak eta proiektuak | Aplikazioak |
|
|
13:30-15:30 Bazkaria
15:30-17:30 Gizartea, kultura eta artearen gaineko eragina
15:30 | Mahai ingurua: Komunikabide idatzien etorkizuna
Eli Pombo (Argia), Iker Balentziaga (Berria/Hitza), Maite Ubiria (Gaur8/Kazeta.info) Moderatzailea: Gorka Julio (Elurnet, UEU) |
6:30 |
Artea eta teknologia berriak. Urtzi Ibarguen (MobileSOSproject) |
Aurreko bilkuretako arrakasta eutsirik, IEB2009 honetan ere 3 formato erabili ditugu:
- Hitzaldiak. Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoak
- Komunikazioak: Esperientzia eta proiektuak eta Aplikazioak. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da IEB2009. Horrela, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.
- Mahai ingurua. Gaiarekin lotutako mahai inguru parte hartzailea antolatzen da, bertan iritzi trukaketa eta galdera-erantzunak egiteko aukera emanez.
Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.