Jardunaldiak :: Informatika, Internet, Teknologia, Telekomunikazioa

IEB2015: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Bazkaria: 15.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko urriaren 19a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko azaroaren 10a

IEB2015 Informatikari Euskaldunen X. Bilkura da. Ekitaldi honen izenburua: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?

1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste bederatzi ekitaldi antolatu dira. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste 125 pertsona baino gehiago bildu izan dira jardunaldi bakoitzean, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak nagusiki. Azken ekitaldian 200 lagunetik gora izan ziren jardunaldian parte hartu zutenak, ekimen honen erreferentzialtasuna azpimarratuz. 

X. edizioa izaki, iizenburu berezia bilatu nahi izan dugu: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? Aurten Robotikaren inguruan arituko gara, beraz.

Robotek, mekanikaz eta elektronikaz gain, softwarea behar dute. Gaur egun Internet bidez eta gizarte-sareak erabilita robotekin komunikatzeko aukera dago. Teknologia berriak, gaurkoak, atzokoak eta biharkoak, aurreratuenak, barneratzen dituzte. Gizartean onarturik daude, etxeko tresna gisa, irakaskuntzan eta medikuntzan ere erabiltzen dira. Aurreko edizioetako izenburuak ikusita orain arteko gai guztiak bildu ditugu robotikaren inguruan.

Informatikari euskaldunen bilkura izanik, robotikaren munduaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua bilkurako gaien artean. Beraz, eta ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa.

Informazio osagarria:

Irakasleak

  • Asier Fernandez Iribar
  • Elena Lazkano Ortega

    EHUko Informatika fakultateko irakaslea, Informatikan doktorea eta Robotika eta Sistema Autonomoak taldeko kidea. UEUko informatika saileko kidea.

  • Iñigo Muguruza Goenaga

    Erle Robotics

  • Asier Urio Larrea

Helburuak

Etengabeko garapenean bizi den gizarte honetan, aurrerakuntza eta aldaketak gero eta arinago ematen ari dira, euskara eta euskaldunok ere egoerara moldatu eta irtenbideak ematen saiatzen gara.

Robotikaren informatikan eta informatikaren robotikan euskarak duen erabilera alde batera utzi gabe, honen guztiaren azpian dagoen teknologia eta teknologia horri esker sor daitezkeen aukera edo aplikazio berriak ere lantzea da gure helburu nagusia.

Informatikaren inguruan gabiltzanok –softwaregile eta erabiltzaile, ikasle eta irakasle, teknikari eta beste– bildu, elkarrekin eguna eman, eta komun ditugun arazoei erantzun eguneratu bat bilatzen saiatzea izango dugu, bada, bigarren helburua.

Metodologia

Aurreko bilkuretan egin izan dugun moduan, IEB2015 honetan 2 formatu erabili ditugu:

  • Hitzaldiak: Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoak eta antolatzaileek lotutakoak.
  • Komunikazioak: Aplikazioak, baliabideak.. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da Informatikarein bilkura. Horrela, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.

Nori zuzendua

Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.

Egitaraua

2015-11-12
Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta izen ematea

09:00-09:30

Jardunaldien aurkezpena

Ekitaldi honekin Informatikarien Bilkurak 10 edizio beteko ditu. Ongi etorriaren ondoren Olatz Arbelaitzek atzera begira labur bat eskainiko du.

09:30-10:00

ROBOTIKA IKERKUNTZAN

Androideez... eta ardiez?

10:00-10:30

ROBOTIKA ENPRESAN

Erle Robotics: roboten etorkizuna eraikitzen

10:30-11:00

ROBOTIKA MEDIKUNTZAN

Robotika medikuntzan: Tecnaliaren lehen hastapenak

  • Asier Fernandez Iribar
11:00-11:30

Kafe etena

11:30-13:30

KOMUNIKAZIO SAIO PARALELOA

1. saioa.

11:30-11:50. Xuxen: 20 urte zuzentzaile lanetan. IXA taldea/Elhuyar Fundazioa.

11:50- 12:10 Ber2Tek, beste aurrerapauso bat euskararentzako hizkuntz- eta ahots-teknologietan. Igor Leturia. Elhuyar Fundazioa.

12:10-12:30 Ebaluatoia 2014: ingelesa-euskara itzultzaile automatikoen konparazioa. Nora Aranberri. IXA taldea.

12:30- 12:50 Automatikoki sortutako Euskara-Okzitaniera hiztegia. Iker Manterola. Elhuyar Fundazioa

12:50-13:10 Itzulpen automatikoaren egokitzapena txio formaletara. Iñaki Alegria, Mikel Artetxe, Gorka Labaka, Kepa Sarasola. IXA taldea. UPV/EHU.

13:10-13:30. Euskarazko ahots sintesidun produktuak. Mari Susperregi. Elhuyar Fundazioa.

 

2. saioa

11:30-11:50 OharEleanitzak, QR kodeen bitartez landutako eleaniztasuna. Manex Garaio. Albaola Itsas Kultur Fundazioa.

11:50-12:10 ParatidetzaON: Herritarren partaidetza bideratzeko plataforma. Iñaki San Vicente. Elhuyar Fundazioa

12:10-12:30 Hirikilabs. Hiri laborategia. Ibai Zabaleta (Tabakalera) eta Aitzol Astigarraga (Donostia2016).

12:30-12:50 jakinbai.eus / Euskal Material TEKnikoa. Kepa Altube eta Mikel Larreategi. Laneki Elkartea eta jakinbai.eus kudeatzaileak.

12:50-13:10 Arduino, erroboika eta zerbitzua eskolan. Jabi Luengo. Hirukide Ikastetxea (Tolosa)

13:10-13:30 Konpetentzia digitalaren uztarketa ikasarloetan. Josune Gereka. Euskal Herriko Ikastolak (EHI)

13:30-15:30

Bazkaria

15:30-17:30

Mahai ingurua. INFORMATIKAREN IRAKASKUNTZA LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAN

Moderatzailea: Montse Maritxalar

Parte hartzaileak:

  • Koldo Olaskoaga (EASO Politeknikoa LHII-Donostia)
  • Joseba Alkorta (Berritzegune Nagusia, Ej)
  • Asier Urio (Mendillorri BHI, iruñea)

Matrikulaziorako argibideak

1. Parte hartzeko ezinbestekoa da matrikulatzea.

Horretarako "Matrikulatu" botoia sakatu (goian, izenburuaren azpian dago), erregistratu eta jarraitu sistemak ematen dizkizun argibideak.

Izena ematerakoan arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan: Irati, 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus

2. Bazkaria:

Bilkuraren egunean elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da, lunch moduan izango da, Elkartegian bertan.

  • Menua 15€ dira.
  • Aurretik eman behar da izena, matrikula egiterakoan eta egunean bertan bazkarian izena emateko aukerarik ez da egongo.
  • Ordainketa UEUri egin behar zaio, matrikula egiterakoan emango dira argibideak.
  • Alergia edo intolerantziaren bat izanez gero, matrikula egiterakoan adierazi.

3. Kamiseta:

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren X. edizioa ospatzeko, kamiseta bat egin da. Ikusi irudia hemen.

  • Prezioa: 6,00€
  • Kamiseta eskatzeko azken eguna: azaroaren 2a.
  • Azaroaren 2tik aurrera egindako eskaerak, ezingo dira jardunaldian jaso eta UEUren bulegoren batetik pasatu beharko da jasotzera.
  • eskaera egiteko idatzi mezu bat edo deitu: i.iciar@ueu.eus 943 82 14 26

4. Partaideen posta elektronikoak:

Bilkuraren elkarrekintza helburuarekin bat eginez, partaideen posta elektronikoen zerrenda banatuko da. EZ baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, matrikula egiterakoan oharretan adierazi.