Jardunaldiak :: Geografia, Lurraldea-antolaketa, Arrantza, Baratzezaintza, Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak, Botanika, Ekologia
Izen ematea urriaren 5ean irekiko da, adi egon!!
UEUren Natur Zientzien sailak antolatuta, Natur Zientzien II. Topaketa ospatuko da 2015eko azaroaren 28an eta 29an, Donostian.
Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko jaio ziren. Bere lehen edizioa 2013an burutu zen, alorreko kide asko erakarriz. Aurreko edizioaren nondik norakoak hemen topako dituzu.
Ikusi hemen topaketari buruzko informazio osagarria: elkarrizketak, bideoak... naturzientzientopaketa.eus
Topaketak norberak egiten duen lana gainerakoei azaltzeko eta ingurukoek egiten duten lana ezagutzeko aukera emango duen plaza izango dira. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientzian eragin zuzena duten hainbat gairen inguruko hitzaldiak izango dira; taldeek, elkarteek eta erakundeek egiten duten lanaren berri eman ahal izango dute posterren bitartez; euskara eta zientzia uztartzen ditugunean sortzen zaizkigun galderen inguruan gogoeta egingo dugu mahai-inguru bat osatuz; azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko talde-bazkari eder batekin amaituko dugu topaketa.
Eskuratu hemen Natur Zientzien II topaketako hitzaldi eta komunikazioetako laburpenak: NZ2TOPA! liburuxka
Ezaugarriak:
Ikusi hemen Elhuyar Aldizkarian Topaketaren lehen edizioari buruz argitaratutakoa: Natur Zientzien I. topaketa: naturazaleen elkargunea.
Biologoa eta erlezaina. Eusko Label eztigilea izan da urtetan. Arkamurka Natur Elkartea.
Biologoa, Paisaia S.L. enpresako kidea.
Biologian doktorea, EHUko irakaslea. Ikerlaria: ibaien funtzionamendu ekologikoa eta errestaurazioa, baita ingurumen hezkuntza eta haren didaktikan ere. UEUkidea.
Nekazaritzan aditua. Bizi Baratzea proiektuko kidea.
Biologo lizentziatua, Aranzadiko Herpetologia saileko ikerlaria.
Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendea elkartzea, elkar ezagutzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekiteko helburuarekin.
Hitzaldiak
Bi hitzaldi sorta izango dira:
Tailerrak edo eztabaida saioak 4 izango dira:
Mahai-ingurua
Zientziak komunikabideetan duen eta jokatu beharko lukeen paperaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu guztiok lau gonbidatu berezirekin batera.
PaleoUEU
UEUko natur zientzien sailaren hastapenez eta Euskal Herriko natur zientzien ikasketaren bilakaeraz arituko dira hiru gazte.
Ikusi hemen topaketari buruzko informazio osagarria: elkarrizketak, bideoak... naturzientzientopaketa.eus
Topaketen helburuari eutsirik, 4 motatako jarduerak izango dira:
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:15 |
Ongi etorria eta akreditazioa |
|
09:15-09:30 |
Topaketen aurkezpena |
|
09:30-11:00 |
Hitzaldiak: Energia eta etorkizuna
|
|
11:30-14:00 |
Eztabaida saioak: Naturaren kudeaketaren adibide praktikoak11:30-12:30 Eztabaida taldeka
12:30-14:00. Eztabaida orokorra |
|
14:00-15:30 |
Bazkaria |
|
15:30-17:30 |
Mahai-ingurua: Zientziaren bahea komunikabideetan: beharrezkoa ote da?
|
|
17:30-18:00 |
Kafe etena |
|
18:00-20:00 |
Posterren eta proiektu-eskaintzen saioa |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Ongi-etorria eta akreditazioa |
|
09:00-10:30 |
Hitzaldiak: Lurzorua: gizartearen euskarria
|
|
10:30-11:00 |
Kafe etena |
|
11:00-12:00 |
paleoUEU: Jesus Mari Txurruka, Kepa Altonaga eta Martxel Aizpurua UEUren hastapenez |
|
12:00-13:00 |
BioBertso saioaUxue Alberdi gaijartzailearen gidaritzapean, Xabier Amuriza, Onintza Enbeita eta Julio Soto izango dira bertsotan. |
|
14:00-16:00 |
Bazkaria |
1. Parte hartzeko ezinbestekoa da matrikulatzea.
2. Amaierako bazkaria:
Igandean, bukaerako bazkaria burutuko da, Hernaniko Jauregi Erretegian.
3. Partaideen posta elektronikoak:
Topaketen elkarrekintza helburuarekin bat eginez, partaideen posta elektronikoen zerrenda banatuko da. Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, matrikula egiterakoan oharretan adierazi.
Jardunaldi honek Eusko Jaurlaritzaren Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren eta Kutxa Ekogunearen laguntza dauka.