Jardunaldiak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Informatika
Itzulpengintza eta teknologiaren arteko konbergentzia oso azkar gertatzen ari da. Garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Egungo eskaerari erantzun ahal izateko, ordenagailuz lagundutako itzulpenean, software-ren edota web orrien lokalizazioan trebatutako profesionalak prestatu behar dira.
Graduondoko oso bat ematen dugu urtean zehar gai hau on-line lantzeko. Baina oraingoan, egun bakar bateko saio honekin, jende gehiagoren artean aztertu nahi dugu zein kasutan eta nola erabil daitekeen teknologia itzulpengintzan laguntzeko.
Jardunaldi hauetan tresna teknologikoek lan egiteko prozesuan eta itzultzaileen prestakuntzan duten inpaktua aztertuko da.
Itzulpengintzan doktorea, UPV/EHUko IXA taldeko ikerlaria Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailean. Ikerlerro nagusia: ezagutza linguistikoaren garapena eta integrazioa itzulpen automatikoko sistemetarako, eta hauen ebaluazioa.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.
Elhuyar eta UEUko kidea.
Itzulpengintza eta interpretazioan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.
Euskal Filologian lizentziatua. Itzulpengintzan aditua. UEUko kidea.
Itzultzaile autonomoa, lokalizazioan espezializatua.
Gaur egungo komunikazio gizarteak planteatzen duen egoerari erantzunez jardunaldiok ondoko bi helburuak dituzte:
Hitzaldiak eta aurkezpenak tartekatuko dira.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazioaren banaketa |
|
09:00-09:15 |
Jardunaldien aurkezpena |
|
09:15-10:15 |
Laguntza teknologikoa itzulpen-enpresaren jarduera estandarreanRitxi Lizartza. Maramara taldea. |
|
10:15-11:15 |
Euskal post-edizioa, zertan dabil?Nora Aranberri. Ixa taldeko (UPV/EHU) eta UEUko kidea. Aurkezpena, hemen. |
|
11:15-11:45 |
Kafea |
|
11:45-12:45 |
Euskal lokalizatzaileen gaitasunak eta trebetasunakAne Lopez. Itzultzaile eta lokalizatzailea. Aurkezpena, hemen. |
|
12:45-13:30 |
Lan merkatuaren eskakizunak. Itzultzaileen prestakuntza beharrak.Josu Barambones. EHUko irakaslea eta Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoaren zuzendaria. Aurkezpena, hemen. |
|
13:30-15:00 |
Bazkari arina |
|
15:00-16:30 |
Mahai ingurua: Teknologiaren ekarpena gure enpresetanHori-Hori, Bakun, Mara-Mara, UZEI eta Elhuyar. |
Jardunaldi hauek Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoan dute bere jatorria. Graduondokoaren edukiak osatu eta elkarlanerako bide berriak ireki nahi ditu.