Jardunaldiak :: Historia, Antropologia, Etnologia, Soziolinguistika
Eugenio Arraiza UEUkide eta kultur bultzatzailea joan den urtean hil zela eta, haren bizitzako muin izan den Euskal Kulturaren azken 40 urteko bilakaera aztertu nahi dugu. Horretarako, Eugeniok berak buru belarri jardun zuen eta arrakastatsuak suertatu diren alorrei erreparatuko diegu: Historia (geure historiaren berreskurapena), Komunikabideak (geure arteko harremanak), eta Bertsolaritza (geure kultur sormena). Beti ere Euskal Herria Ardatz.
Baina ez dugu mugatu nahi hiru alor horietako jarduerara; partehartzaileek oro har Euskal Kulturaren bilakaeraren inguruan arreta jar dezaketen bestelako gai, aspektu edo gorabehera (sozialak, politikoak...) ekartzen ahal dituzte. Kultur eremuen bilakaeraren azterketa, izan dituzten indarguneak, ahuleziak eta gorabeherak azaleratu nahiz. Gainera, egindako bidearen balorazioa eta aurrera begira jarrita zer aukerak dauden eta zer hutsuneak sumatzen diren.
Mahai-inguru hau Eusko Kultur Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
Mahai-inguruan hiru hizlari eta gidari bat egongo dira:
Mahai-ingurua, hiru hizlari eta gidari bat.
Gaian interesa daukan edonori.
Mahai ingurua irekia eta doanekoa da baina aforo kontuagatik, izena eman behar da. Izena emateko idatzi mezu bat posta helbide honetara nafarroa@ueu.eus edo deitu telefono hauetara: 948 36 25 63 edo 943 82 14 26.