Udako Ikastaroak :: Glotodidaktika, Hezkuntza
Ahozkotasuna egoki lantzea oinarrizkoa da ikasleei gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzeko. Ikastaroa L.H, D.B.H, Batxilergo zein euskaltegietako irakasleei zuzenduta dago. Idatzian oinarritutako tradizio pedagogikoek, ahozkoaren inguruko uste okerrek eta ebaluatzeko zailtasunek ahozkoaren lanketa bigarren mailan geratzea ekarri dute. Baina erabilera bultzatzeko zein ikasleen era guztietako gaitasunak garatzeko, funtsezkoa da ahozko jarduerak egoki lantzea. Horretan sakontzea izango da ikastaro honen helburua.
Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.
Aurrez aurreko saioetan aurrezagutzetatik abiatuta, azalpen teorikoak, ariketa praktikoak eta hausnarketa tartekatuko ditugu. Azkenik ikasleek lan bat egin beharko dute on-line, irakaslearen tutoretzapean.
LH, DBH, Batxilergo eta euskaltegietako irakasleei. Baita plangintzen munduan trebatzaile lanetan ari direnei ere.
365/2017 abuztuaren 2koa ebazpenaren bidez homologatutako jarduera.