Udako Ikastaroak :: Soziologia
Izena emateko epea amaitu da baina badaude plazak, interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus / 943 82 14 26 (Irati)
Hainbat izan dira horrelako ikastaro bat proposatzearen arrazoiak:
Arlo ezberdinetako gazteriaren parte-hartzea eztabaidagai dago hainbat eremutan (akademian, instituzioetan, herri mugimenduan...) eta gaur gaurkoz gazteriak duen potentzial teoriko-praktikoa askatzetik urrun gaudela sumatzen dugu. Hurbilpen-ariketa bat egitea da geure asmoa. Gazteriak EH-n izan duen bilakaera historikoa erreferentzi gisa harturik, gaur egun hartzen duen forma argitzea eta aztertzea dugu xedea. Gazteriak egungo testuinguruan dituen hainbat ezaugarri eta subjektu gisa dituen potentzial eta arriskuak mahaigaineratu nahiko genituzke. Gazteria subjektu anitzek osotzen dutela eta interes ezberdinak dituela jakitun, problematika komunek barnebiltzen dituztela gogoetatu nahiko genuke, eta, bide horretan, botereak eta boteretzeak izan dezakeen paperaz hausnartu nahiko genuke.
Ikastaro hau GITE-IPES elkartearekin lankidetzan antolatu da.
Gizarte integrazioan Goi mailako Lanbide Heziketa ikasketak eginak. GITE-IPES elkarteko kidea.
Soziologia ikasketak burutzen. Gazte mugimenduko kidea.
Goi mailako Lanbide heziketa ikasketak eginak. EH-ko Eskubideen Kartako kidea.
Zuzenbide ikasketak eginak. Ipar-Hegoa fundazioko kidea.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.
Gazte mugimenduan aritzen den gazte orori, ikerketa diziplina ugarietan dabilen ikerlaria (izan ikasle, izan ikerketa arautuan dabilena, izan elkarte anitzetatik-instituzionalak, herri elkarte...-gazteria ikerketa gisa lantzen duen edonorentzat, eta interesa izan dezakeen norbanako guztientzat .
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:15 |
Ikastaroaren aurkezpena, helburuak eta metodologia. |
|
09:15-11:00 |
1.Teorikoa.Ikus-entzunezko labur batekin lagundua izango da (Topatu.eus-eko lagunak egina). Ondoren irakasle lanetan ibilitakoak, gaiarekiko egindako hausnarketa eta ondorioztaturiko hipotesien konpartitze ariketa bat egingo dute (60min, ppt batekin lagundua):
|
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-14:15 |
2.Praktikoa-Ariketen aurkezpena : zergatik eta zertarako? (10min) -Hiru ariketa burutuko genituzke lan-talde txikitan: a) Zerk egiten gaitu gazte eta zerk bereizten gaitu gainerako sektoreetatik aztertuko dugu (40min): - Post-itt.etan norberak bere iritzia plazaratu eta ondoren taldean komentatu panelean itsatsi ahala. b) Baieztapen ariketak (40min): - Baieztapen batzuk idatziz izango ditugu (gazteriaren balizko problematikei loturikoak) eta horrekiko iritzi eta alternatibak bilatuko ditugu talde lanean. c) Gazteon Boteretzea beharrezkoa da? Posible da? (40min). - Definizio konpartittua egiteko ariketa. - Praktikan non, nola eta norekin identifuikatze ariketa. |
|
14:15-14:45 |
3. Ondorioak konpartitu eta hausnarketa/ondorioak jasotzea. |
|
14:45-15:00 |
4. Ikastaroaren ebaluaketa. |