Udako Ikastaroak :: Itzulpengintza
Gure eguneroko langintzan, oztopoak oztopo gerta ohi dakizkiguke, denboraz eskas garelarik gelditu beharra eskatzen baitigute; oztopoei leku eta denbora eman nahi dizkiegu hemen, gure lana argitzen eta errazten lagun diezaguten. Ekar itzazu zeure arazoak, lanean traba egiten dizutenak, eta elkarrekin landuko ditugu, aberasgarri bilaka ditzagun.
Itzultzailea. Itzulpengintza lizentziaduna; 25 urteko esperientzia, batez ere administrazio publikoetan. EIZIEko kide.
Hiztegi, sintaxi eta estilo arazoak.
Diskurtsoaren haria frantsesez eta euskaraz.
Itzulpen estrategia sistematizatzea.
Praktikan oinarrituz, bakoitzaren eguneroko arazoetan murgilduz. Talde lana.
Eskarmentu zertxobait duten itzultzaileei, hau da, zalantzak eta arazoak topatzen dituzten eta beren eguneroko praktikaren gaineko gogoeta egin nahi dutenei; beren kezka eta duda horiek, bai eta proposamenak ere, partekatu nahi dituztenei, euskal itzulpengintza elkarrekin osa dezagun.