Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikazio zientziak
Izen ematea itxita baina plazak daude, interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus (Irati)
Dokumentalgintzak sekulako gorakada egin du sarea hartu duenetik euskarri modura. Dokumental interaktiboei esker, erabiltzaileak edukietan murgiltzeko eta horiek nahierara erabiltzeko aukera dauka. Aldi berean, sortzailearen esku jartzen da tresna berri bat gertakarietan oinarritutako istorioak kontatzeko.
Ikastaro honetan, webdokaren jatorrian arakatuko dugu, adibiderik esanguratsuenak bisitatuz eta nabigazio modu desberdinak deskubrituz. Baina, bereziki, ikastaroan dokumental interaktibo baten egitura orokorra eta diseinua landuko dira. Gainera, praktikotasunari eutsiz, dokumentala sortzeko eta editatzeko lehen urratsak emango ditugu.
Ikastaroaren zuzendaria: Libe Mimenza, UPV/EHUko ikertzailea; Kazetaritzan lizentziatua eta masterduna; doktoregaia; dokumental interaktibo egilea.
UEUko kidea; EHUko ikertzailea; Kazetaritzan lizentziatua; doktorea; dokumental interaktibo egilea.
Behategia proiektuko koordinatzailea. Kazetaritzan lizentziatua eta masterduna.
UPV/EHUko ikertzailea; Kazetaritzan lizentziatua; doktorea; dokumental interaktibo egilea.
Nazioarteko hainbat dokumental interaktibo ikusi, egile desberdinen esperientzietatik ikasi eta nabigazio moduak aztertu eta gero, ikastaroko partaideek Klynt programaren oinarriak ikasiko dituzte eta euren diseinu propioa praktikara eramateko edizio lanaren hastapenetan murgilduko dira.
Ikus-entzunezko sorkuntzan interesdunak eta alor horretako profesionalak, ikasleak zein irakasleak.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1768348020
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: