Udako Ikastaroak :: Artea , Soziologia
Artea eta gizartea bereizten dituen distantziaren inguruko hausnarketa izango da honakoa, alegia, sormen garaikidearen eta herritarren artean bistaratzen den urruntasuna eta gertakari honen arrazoiak hartuko dira hizpide.
Auzi hau jorratzeko, ezinbestekoak iruditzen zaizkigun hiru eremu nagusietako hariei helduko diegu: arte hezkuntza eta bitartekaritza planteamenduak, hedapenerako eta kultur ekimenen ikusgarritasunerako estrategia ezberdinen erabilera, eta arte adierazpenen eginkizunak edo gizartean duten zein bermatu ditzaketen eragin ezberdinen plazaratzea. Hiru esparru hauek ardatz harturik, ikuspuntu anitzak eskainiko dituzten hainbat hizlariren eskutik, gai hauen inguruan sor daitezkeen gogoeta zein eztabaidak sortzeko espazioa ahalbideratuko da. Metodoak, esperientziak, moduak, proiektuak… izango ditugu hizpide, kezkatzen gaituen auzi honen sakonean elkarlanean murgilduz egoeraren balizko diagnosia egiteko eta, bide batez, egoera honi buelta emateko landu beharreko bideen inguruan hausnartzeko.
Ikastaro hau Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean antolatu da.
Haur Hezkuntzan, Psikopedagogian eta Hezkuntza Berezian egin ditu ikasketak. Bere graduondoko formazioa Berrimeten burutu zuen. Bizilore Eskola Aktiboko koordinatzailea da.
Arte Ederretan lizentziaduna, Artaziak, arte bitartekaritza ekimenak bideratzen dituen taldearen sortzaile eta parte da.
Dantzako goi mailako ikasketak burutu ditu eta gorputz adierazpena eta artearen bidezko ezagutza izan ditu ikerketa gai. Dantzaria da eta irakaslea Deustuko unibertsitatean.
Artearen Historian doktorea, UPV/EHUko Letren Fakultatean Artearen Historian irakaslea da. Honekin batera arte komisariotza, kritika eta ikerkuntza uztartzen ditu.
Musikaren Historian eta Zientzian, Artean eta Historian lizentziaduna da, baita Ikus-entzunezko komunikazioan ere. Komunikazioaren Kudeaketa Kultur Erakundeetan graduondokoa egina da eta egun, Tabakalerako komunikazio arduradun dihardu.
Soziologian doktorea, Filosofian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUkidea.
Arte Ederretan lizentziaduna da eta Hezkuntzan doktore. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan irakasle dihardu (UPV/EHU) eta ARTikertuz ikerketa taldearen sortzaile eta parte da.
Artearen Historian doktorea, Artearen Historiako irakaslea da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean. Arte kritika eta komisariotza lanak ere egiten ditu, ikertze eta hainbat komunikabiderekin kolaboratzearekin batera. UEUkidea.
Ikus entzuneko komunikazioan lizentziaduna da eta Psikologia eta Pedagogian doktore. Irakaslea da UPV/EHUko Arte Ederren Leioako fakultatean.
Hiru gai eremu nagusi landuko dira. Batetik, arte hezkuntza aztertuko da testuinguru ezberdinetan, sormenean eta izaera kritikoan oinarrituriko hezkuntzaren garrantzia, eta kultura bitartekaritzaren eginkizunak, balioak eta prozesuak aintzat hartuz. Bestetik, hedapenaren esparruan barneratuko gara, arte adierazpen ezberdin eta proiektu kultural anitzak ezagutzera ematearen garrantzia nabarmenduz, helburu honetarako tresna ezberdinen erabilera ikusiz eta hauen eragina (besteak beste hedabide digitalak eta kritika) aztertuz ;baita hedabideek kultura eta artearen trataerarekiko duten jarrera ere. Azkenik, eginkizunen atalean gai anitzak jorratuko ditugu:,artea, kultura eta herrigintzaren arteko lotura, dantza eta gorputz mugimendua jakintzak eskuratu eta harremanak lantzeko bide gisa, eta artea eta jendearen arteko harremana egungo gizartean.
Ikastaroa, hiru azpi gaietan banaturik dagoenez, arratsalde eta goiza azpi gai hauen arabera antolatuko ditugu gutxi gora behera, esparru bakoitza hurrenez hurren lantzeko aukera bermatuaz.
Azpi-gai bakoitza hauei hertsiki loturiko jarduerak burutzen dituzten hizlarien eskutik abiatuko da. Honela, atal bakoitzean eskuarki bi motatako ekarpenak izango ditugularik: batetik, gaia modu teoriko batean landuko dutenak, eta bestetik, gaiari lotutako kasu praktiko zehatzak azalduko dituztenak. Alor ezberdinetatik datozen hizlariak izateak, gaien inguruko ikuspegi zabalagoa izateko aukera bermatuko du.
Parte hartzaileen aurkezpen hauetatik abiatuta, segidan, bertaratzen diren guztiengana zabalduko da mahai ingurua, azaleratuko diren ideiak eztabaidatu eta iritzi kritiko ezberdinak elkarbanatzeko.
Edozein arte diziplinetako sortzaileei, irakasleei, arte eta artearen historiako ikasleei, kultur kazetariei, kritikariei, historialariei, hezitzaileei, instituzio kulturaletako zein arte espazioetako langileei, baita eremu hauetan jarduten duen edo interesa duen edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Arte hezkuntzaren mapa: kontinenteak, irlak eta altxorrak. |
|
09:00-11:00 |
Arte hezkuntza eta bitartekaritza
|
|
09:30-10:00 |
ARTikertuz lantaldea. Gogoetarako denbora eta espazioa. |
|
10:00-10:30 |
Sormena Bizilore Eskola Aktiboan. |
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia |
|
11:30-12:30 |
Arte kritika Euskal Herrian. |
|
11:30-13:30 |
Arte eta kultura garaikidearen hedapena
|
|
12:30-13:30 |
#gozatutabakalera: traola da legea. |
|
13:30-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-16:00 |
Nirekin dantzatu nahi? |
|
15:00-18:00 |
Artea eta Gizartea. Arrakalak, eginkizunak.
|
|
16:00-16:30 |
Herrigintza, kultura eta artea. |
|
16:30-17:00 |
Bide berrientzako irudikeritan. Arte eta gizartearen bitarteko hartu-emanak. |
|
17:30-18:00 |
ARTAZIAK. Esperientziak arte bitartekaritzan. Agertoki berriak. |
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1768348021
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: