Udako Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak
Loreen polinizazioa gertatzea ezinbestekoa da gure elikadura-eredua mantentzeko, baita mundu mailako biodibertsitatea ere. Baina polinizazioaren arduradun diren erleak, desagertzen ari dira. Galera hau eragiten duten faktoreei buruz hitz egingo dugu ikastaro honetan: liztor asiatikoa, barroa akaroa, pestizidak… Eta erlezaintzaren mundura gerturatuko gara, modu praktiko batean erleek ekoiztutako produktuak ezagutuz, eta erlezain berriak sortzeko dauden bide eta zailtasunak ikusiaz.
ikastaro hau GEE-Gipuzkoako Erlezainen Elkartearekin elkarlanean antolatu da.
Giza Dietetika eta Elikaduran diplomatua (EHU). Nekazal Ingenieritza Teknikoa Industri Elikagaietan. GEE Teknikari dinamizatzailea.
Biologoa eta erlezaina. Eusko Label eztigilea izan da urtetan. Arkamurka Natur Elkartea.
Erlezaina
Erlezain profesionala da, 250 erlauntza baino gehiago ditu Kortezubin. Eusko Label ezti ekoizlea da.
Erlezaina eta Euskal Erle Beltza taldeko kidea.
Lehenengo egunean saio teoriko baten bidez erlearen garrantziari buruz hitz egingo dugu eta mahai-inguru bat zabalduko dugu denon artean egungo erlezaintzaren erronkei buruz hitz egiteko. Bigarren eguneko jarduna praktikoa izango da.
Erlezaintzaren inguruan interesa izan dezakeen edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
13:00-14:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
14:00-16:00 |
Erleetatik eratorritako produktuak. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-16:00 |
Irteera praktikoa. |
|