Udako Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Gure lurralde gehiena landa-eremuak osatzen du. Eremu horretako lurrez arduratzeko bada baliabide juridiko oinarrizko bat: titulartasuna norbaiti ematea; eta kudeatzeko eraentza juridiko desberdinak: jabetza pribatua, jabetza publikoa, komunalak, egitura tradizionalak. Begirada botatzeko erabiliko diren ikuspegiak izango dira partikularren interes pribatua, gizartearen interes publikoa eta, kokagune dugun lurraldea kontuan hartuz, euskal zuzenbidea. Hiru begi horiekin miatuko da goizeko saioa. Arratsaldean, berriz, solasaldi irekia bideratzeko parada eskainiko du mahai-inguruak, iraganean bizitako esperientziatik abiatu, egun bizi diren arazo nagusienak topatu eta etorkizunerako proposatu daitezkeen baliabide juridikoak arakatzeko.
Ikastaro hau Iura Vasconiae elkartearen laguntzarekin antolatu da.
Doktorea, Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Saileko irakaslea UPV/EHU.
Abokatua, sindikalista, Madrilgo Kongresuan diputatu izana.
Azpeitiko alkatea.
Doktorea, abokatua, zuzenbideko irakaslea hainbat unibertsitatetan, EHUko Inguruneari buruzko Masterraren zuzendaria.
Historian doktorea eta Zuzenbidearen Historian irakasleNafarroako Unibertsitate Publikoan. UEUkidea.
Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, UPV/EHU. UEUkidea.
- Goizean hiru hitzaldi, goian adierazitako hiru begirada botatzeko (azterketa estatikoa): partikularren interesa, gizartearen interesa eta euskal araudiaren erantzuna.
- Arratsaldean, begirada praktikoa (azterketa dinamikoa): historian topa daitekeen eskarmentua, egun bizi diren arazo larrienak eta geroa marrazteko ideiak.
Ezein legelarirentzat: ikasten ari denarentzat, eguneroko praktikan ari denarentzat eta gai hauen ikerketak burutzen ari denarentzat.
Ezein politikarientzat: lurraldearen eta ingurugiroaren kudeaketan erabakiak hartu behar dituenarentzat.
Mendiaz gozatzen duen edonorentzat: zapaltzen den lurrak zein trataera juridiko jasatzen duen jakiteko.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Jabetzak mendia kudeatzea. |
|
10:00-11:00 |
Nafarroako fazeriak: Historia, indarrean dagoen zuzenbidea eta legea aldatzeko irizpide batzuk. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-12:30 |
Ingurugiroaren eragina mendiaren kudeaketan. |
|
12:30-13:00 |
Jendearen galderak eta iritziak. |
|
15:00-17:00 |
Mahai-ingurua:«Iraganetik etorkizunera, kudeaketa kolektiborantz?Gonbidatuak:
Jarburua: Mikel Mari Karrera. |
|
Iura Vasconiaek dirulaguntzak emango dizkie unibertsitateko ikasleei, ikastaroan parte hartzeko.