Udako Ikastaroak :: Bertsolaritza
Bertsolaritza asko aldatu da azken urteotan, besteak beste, genero ikuspegiari dagokionez.
Publikoki bertsotan egiten zuen emakumerik ez ezagutzetik emakume bertsolari belaunaldi oso bat plazetan ikustera igaro gara. Eta emakume bertsolariek, plazan lekua hartzeaz gain, begirada feminista ekarri dute bertsotara, bertsolaritzaren sistema berrikusteko premia
agerian jarriz.
Bertsolaritza gizartearen isla izanik, eta aldi berean gizartearen eraldaketarako tresna, interesgarria iruditzen zaigu bertsolaritzaren baitan genero ikuspegitik sortzen diren analisiei, eztabaidei zein proposamenei leku egitea.
Hala, ikastaro honetan, bertsolaritza ikuspegi feminista batetik aztertuko dugu.
Ikastaroaren antolatzaile eta koordinatzaileak: Miren Artetxe, bertsolaria eta Euskal Filologian lizentziatua, eta Ane Labaka, Euskal Gaietan graduatua. Bertsolaria. Irakaslea.
Ikastaro hau Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-ekin elkarlanean antolatu da.
Kazetaritzan lizentziatua. Idazlea eta bertsolaria.
Emagin Elkarteko eta Bilgune Feministako kidea.
Bilgune feministako kidea.
Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.
Kantaria, kazetaria, Politika zientzietan lizentziatua. Soziologia Politikoan masterra.
Bertsolaria, Hezkuntzan diplomatua.
Euskal Filologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Bi eguneko ikastaro honetan azalpen teorikoak eta praktikoak uztartuko ditugu hitzaldi, elkarrizketa eta mahai-inguruen bitartez. Bertsolaritzaren eta feminismoaren inguruan lanean edota ikertzen dabiltzan hainbat hizlariren solasaldiak izango ditugu oinarri.
Ikastaroa bertsolaritzan edota feminismoan, edota euskal kulturgintzan interesa duen edonori zuzendua dago.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:15-10:30 |
Aurkezpenak.
|
|
10:30-11:10 |
Emazte bertsolarien memoriaren arrastoetatik barna.
|
|
11:10-11:50 |
XX. mendeko emakume bertsolari bati begira XXI. mendeko talaiatik. Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar. Feminista oharkabean?
|
|
11:50-12:20 |
Atsedena. |
|
12:20-13:20 |
Elkarrizketa / mahai-ingurua.Gonbidatuak:
|
|
13:20-14:00 |
Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren historia.
|
|
14:00-15:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:30-16:10 |
Bertsozale Elkartean Genero Taldea. 10 urteko ibilbideaz.
|
|
16:10-16:50 |
Arbola hazten, azala zartatzen.
|
|
16:50-17:00 |
Atsedena. |
|
17:00-17:40 |
Emakume* gorputzen gainean egiten diren irakurketak eta sorkuntzarako mugimendu-marjina.
|
|
17:40-18:20 |
Begirada bat gaur egungo bertsolaritzari feminismotik.
|
|
18:20-18:40 |
Atsedena. |
|
18:40-18:50 |
Itxiera. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:15-10:30 |
Aurkezpenak.
|
|
10:30-11:10 |
Gorputz bat ikusten dut zure ahotsean. Gorputz generizatuak bertsolaritzaren soinu-bidean.
|
|
11:10-11:50 |
Txapelaren itzala edo itzalaren txapela. Nola islatzen da hedabideetan emakume bertsolarien garaipena?
|
|
11:50-12:30 |
Atsedena. |
|
12:30-13:10 |
Bertsolaritzan garatutako umorea(k). Zeri eta nola egiten diogu barre?
|
|
13:10-13:50 |
Gai denak ez daude jarrita.
|
|
13:50-15:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:30-16:10 |
Beti Bezperako Koplak.
|
|
16:10-17:20 |
Mahai-Ingurua.Gonbidatuak:
Moderatzailea: Kattalin Miner, Kazetari, idazle eta ekintzaile feminista. |
|
17:20-17:50 |
Itxiera. |
|
17:50-18:10 |
Agurra. |
|
18:10-19:00 |
Atsedena. |
|
19:00-20:30 |
Ez da Kasualitatea! Bertso-saioa.Gai-jartzailea: Danele Sarriugarte Bertsolariak:
Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti
SAIO IREKIA ETA DOANEKOA. |
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 252/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.