Udako Ikastaroak :: Lurraldea-antolaketa, Soziolinguistika, Soziologia
Ustez aldaketarako baldintza objektibo gutxien zegoen hiru herrialdeetan gehiengo sozial berri eta zabalak eraikitzea lortu da, bai bilakaera instituzionala aldarrikatzeko eta gauzatzeko orduan, baita gatazkaren ondorioen konponbidean ez atzera ez aurrera zegoen prozesuari bultzada berri baten emateko.
Botere instituzional txikia izanagatik Euskal Elkargoaren proiekzio politikoa oso handia izaten ari da. Hilabete gutxiko ibilbidean bere eskuduntzez haratagoko esparruetan iniziatiba politikoa hartuz marka eta lidergo berezia eraikitzea lortu du.
Ikastaroan ibilbide horren ulermenerako ezaugarri ezberdinak aztertuko ditugu:
Sekuentzia politiko horretan gertatzen ari den hegemonia berrien eraikuntza eta paradigma berrien sortzeaz ere arituko gara, baita Euskal Herri osoko ikuspegitik atera daitezkeen ondorioetaz.
Ikastaroaren antolatzaileak: Egoitz Urrutikoetxea, Txomin Poveda eta Argitxu Etxandi .
Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
Ikastaroan Ipar Euskal Herrian gertatzen ari diren aldaketen ibilbidea aztertuko dugu. Intuitiboki egiten ari den ibilbidea modelizatzeko gogoeta bideak zabalduko ditugu. Besteak beste, herri mugimenduen eta instituziogintzaren artikulazioak eskenatoki berriak eraikitzeko duen potentzialidadea agerraraziz.
Helburu horrekin, bi ikuspegi osagarri landuko ditugu :
Gaurko egeorara nola iritsi garen eta aurrera begira dauden aukerak aztertuko ditugu. Gogoetak hiru atal nagusitan sailkatuko ditugu:
Bestalde, lurraldearen kontzeptuaz ere arituko gara. Izan ere, Ipar Euskal Herriaren egituraketa lurralde kontzeptuaren inguruan eraiki da, eta neurri batean logika horrek du eragin tendentzia ezberdinetako hautetsi eta eragileen arteko lankidetza.
EGITARAUA
UZTAILAK 3, asteartea
9:30-10:00 – Harrera
10:00-11:00 - Lekukotasunak
11:00-11:30 – Pausa
11:30-13:00 - Euskal Herriko Laborantza Ganbara
13:00-14:30 - Bazkaria
14:30 - 18:00 - Egoeraren ulermenerako kontzeptu gakoen azalpena.
18:00- Zintzur Bustitzea
20:30- Bertsu afaria.
UZTAILAK 4, asteazkena
9:00-9:30 – Harrera
9:30-13:00 – Tailerrak: Lan talde tematikoak.
.- Burujabetza materiala.
.- Herri zilegitasuna.
11:00-11:30 - Pausa
.- Insituzio publikoak.
13:00-14:30 – Bazkaria
14:30 -15:15. - Ondorioen aurkezpena.
15:15-16:15 – Mahai-ingurua.
16:15-16:30 - Pausa
16:30-17:30 Eztabaida
17:30 - Amaiera.
Ikastaroak bi denbora nagusi izanen ditu.
Lehenik lekukotasunak jasoko ditugu, eragile ezberdinen ordezkarien ahotik. Bizipenak, korapiloak,...
Ondotik, bilakaera ezberdinak aztertzeko gako kontzeptualak landuko ditugu ikerlari ezberdinen ekarpenei esker.
Helburua delarik, lekukotasunak eta gako kontzeptualak uztartuz, gertatzen ari dena edo gertatu dena modelizatzeko ariketa praktiko eta kolektibo bat burutzea.
Gaian interesa daukan edonori.
OSTATUA ETA BAZKARIA
Baionako Ikastaroak Bernat Etxepare Lizeoan emango dira eta bertako barnetegia erabiltzeko aukera daukagu, beraz aurten lo egiteko tokia ere eskaintzen dugu.
EPEA: ekainaren 25a arte.