Udako Ikastaroak :: Informatika
TALDEA BETE EGIN DA (18-06-13, 10:00). Itxaron zerrenda ireki dugu, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia duzula konfirmatu arte.
Docker sortu zenetik (2013) bost urte igaro dira baina dagoeneko software munduan sekulako eragina izan du. DevOps, orkestazioa, Kubernetes, mikrozerbitzuak... hainbat dira azken aldian ahoz-aho dabiltzan terminoak, baina, zer dira?
Ikastaro honetan, Docker erabiltzen ikasiko dugu eta azkenaldian bere magalean sortu ala egonkortu diren garapen, prozesu zein software hauek ulertzen eta ikasten hasiko gara. Docker irudiak sortuko ditugu, Docker Compose erabiliko dugu software garapena bizkortu eta errazteko, etengabeko integrazio eta ezarpenak martxan jarriko ditugu eta, amaitzeko, Docker orkestazioaren munduan murgilduko gara.
Zure lainoa irudikatzen duzu? Hona hemen lehen hegaldi ikastaroa!
Software garatzailea, hainbat urtez hainbat enpresa, erakunde eta elkarterekin aritu da lanean web kontuetan batez ere. Gaur egun Talaios Koop.-en dabil (http://talaios.net).
Baibalab (http://baibalab.ne)
Gai ezberdinak azalpen teoriko txiki batekin hasiko ditugu eta ondoren, irakasleak gidatuta, banaka/binaka arituko gara ordenagailuan ariketa ezberdinak egiten.
Informatika eta software munduan interesa eta ezagutza minimo bat duenari zuzendua dago. GNU/Linux ezagutza lagungarri izango da eta zerbitzari zein sare kontuetan muturra sartu duenak kontzeptu gehienak oso erraz barneratuko ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1868348011
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: