Udako Ikastaroak :: Pedagogia, Arkitektura
Hezkuntza eragileei espazio nagusia eskainita, pedagogiatik gai honen inguruan Euskal Herrian lantzen ari diren zenbait ekimenen berri izateko aukera izango da Hazi, Hezi, Eraiki: Haurrak espazio sortzaile ikastaroaren 2.edizioa. Modu berean, diziplinarteko elkargunean garatuko den ikastaroak arkitektura pedagogikoaren inguruko oinarrizko ezagutzak zabaltzea bilatzen du. Eskola espazioak ingurune hezitzaile bihurtu eta espazioa faktore pedagogiko gisa lantzeak, ordea, arkitekturaren eta pedagogiaren arteko elkarlana behar du, eta bien arteko elkarrekintzaren bidez sortutako proiektu ezberdinak aurkeztuko dira ikastaroan. Horretaz gain, ikastaro praktikoen bidez, eskola-inguruneen diseinuaren klabeak landuko dira: espazio inklusiboak, artikulazioa, erabileren malgutasuna, barne zirkulazio gidatua, etab.
Begoñazpi Ikastolako zuzendaria.
Arkitektoa. NONDIK.
Hezitzailea. Solagune.
"Herrixak Hezi" Soraluzeko hezkuntza proiektuko koordinatzailea.
Arkitektoa. Lurralde Kudeaketa eta Antolamenduan Unibertsitatea Espezialista (UPV/EHU). UEUkidea, UEUko Arkitektura sailburua.
Bizkaiko Urtxintxa eskolako parte hartze arloko arduraduna
Hezkuntza komunitatearen eta arkitektoen kontzientziazioa bilatu nahian, ikastaroa eginez ikasteko elkargune bezala planteatu nahi da. Lehenengo egunean, diziplinarteko ikuspegi batetik, hitzaldi eta mahai-inguru ezberdinen bidez gerturatuko gara arkitekturak hezkuntzan izan dezakeen paperera. Bigarren egunean, berriz, modu praktikoan landuko dira arkitektura pedagogikoaren oinarriak guztion artean maketa kolektibo bat eraikiz.
Hezitzaileak, pedagogoak, arkitektoak, ikasleak, gaian interesa duen edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ikastaroaren aurkezpena.
|
|
09:30-10:00 |
Arkitektura pedagogikoa: garapen kognitiborako inguruneetatik, elkarbizitza eta sormen espazioetara, gizartearekin komunikazioan.
|
|
10:00-13:00 |
Gertuko esperientziak, hezkuntzan adituen eskutik: |
|
10:00-10:30 |
Arizmendi Ikastolaren esperientzia. Espazioak konfiantzaren giroan; proiektu arkitektonikoa egitasmo pedagogikoaren baitan.
|
|
10:30-11:00 |
Ramón Bajo Herri Ikastetxearen esperientzia. Eskola, hirian: elkarbizitzarako inguruneak Gasteizko Alde Zaharraren bihotzean.
|
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-12:00 |
Begoñazpi Ikastolaren esperientzia. Lehen Hezkuntzako espazioen garrantzia haurren pentsamenduaren garapenerako.
|
|
12:00-12:30 |
Aranzadi Ikastolaren esperientzia. Sormen-inguruneak esperimentatuz ikasteko; Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara.
|
|
12:30-13:00 |
Mahai-ingurua: Egungo hezkuntza inguruneak eta Euskal Curriculuma; arkitektura pedagogiko propioa definitu nahian.
|
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-16:00 |
Haurren parte-hartzea espazio publikoan eraikitako proiektuetan: Eskola Bideak eta Jolasparkeak.
|
|
16:00-17:00 |
Umeak eragile eta sortzaile herrian. Solasgune: Haurren Hiria Sarea eta Herrigune proiektua.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Arkitektura pedagogikoaren oinarriak: espazio inklusiboak, artikulazioa, erabileren malgutasuna, barne zirkulazio gidatua, etab.
|
|
09:30-11:00 |
Ideia-laborategi tailerra.Parte-hartzaile guztien artean, hezkuntzan ematen diren egoera ezberdinen arabera, eta helburu pedagogiko espezifikoak kontuan izanik, espazio proposamenak landuko dira modu manipulatiboan eta esperientzia ezberdinetan oinarrituta. Ingurune ezberdinak diseinatu eta sortuz, maketa kolektibo bat eraikiko da.
|
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-12:00 |
Sortu/Eraiki diren ingurune hezitzaileen aurkezpena. |
|
12:00-13:00 |
Itxiera mahai-ingurua. |
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1868348012
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: