Udako Ikastaroak :: Historia, Hezkuntza
Unibertsitateak hainbat urte daramatza generoari eta generoaren historiari buruzko ikasgaiak eskainiz. Hala ere, genero ikuspegia ikasgai bat baino gehiago ikuspegi bat dela erakustea da gure jomuga. Unibertsitatean ez ezik, bigarren hezkuntzan ere genero kategoria guztiz erabilgarria dela azalduko dugu. Ikasleekin ikuspuntu kritikoa lantzeko baliagarria izateaz gainera, generoaren historia feminismoan hezteko ere baliabide aproposa dela agerian jarriko dugu. Kurtso hau historiaren irakaskuntzari begira prestatuta dago, didaktikoa eta parte-hartzailea. Alderdi praktikoari lehentasuna emango zaio.
Historia Garaikidean doktorea (EHU), generoaren historiaren alorreko ikerlaria; Euskal Herrian Antzinako Erregimenaren krisi garaian eta XIX. mendean zehar genero harremanen eraikuntza prozesuak ikertzen ditu.
UEUkidea.
Historian Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), EHUko doktorego aurreko ikerlaria; frankismoaren aurkako kultura politikoen baitan sortutako militantzia ereduak ikertzen ditu generoaren ikuspegia landuz, Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Historia Garaikidean doktorea (EHU), generoaren historiaren eta ahozko historiaren eremuko ikerlaria EHUko Historia Garaikideko sailean, XX. mendean zehar emakume langileen identitatearen eraikuntza prozesuak aztertzen ditu.
Historiako Gradua eta “Kuaternario: Ingurumen-aldaketak eta giza aztarna” masterra amaitu eta gero, EHU-ko GIPyPAC ikerketa taldean tesia egiten du, Arabako landa munduaren ikerketa etnoarkeologikoan hain zuzen.
Arte Ederretan Lizentziatua (EHU), EHUko irakaslea eta doktorego aurreko ikerlaria; 1876 eta 1936 urteen bitartean Euskal Herrian emandako kultura politiko modernoen sorkuntza eta garapen prozesuak ikertzen ditu generoaren ikuspegitik.
Diziplina anitzeko metodologiak erabiliko dira, hauen artean: filosofia, arkeologia, ahozko historia, historia kulturala eta arte ederrak. Saio guztiak azalpen teoriko batekin hasiko dira, ondoren ariketa praktikoekin jarraitzeko.
Ikasleentzat, unibertsitateko eta DBHko irakasleentzat eta generoarekiko sentsibilitatea duten pertsonentzat zuzenduta dago.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Aurkezpena. |
|
09:30-11:30 |
Generoaren historia ulertzeko eta irakasteko tresnak. |
|
11:30-12:00 |
Atsedena. |
|
12:00-14:00 |
Generoa, sexua eta sexualitatea Arkeologian eta Hiri-Paisaian. |
|
14:00-15:30 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:30-17:30 |
Prentsa eta generoaren historia ikerkuntzan eta hezkuntzan. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Ahozko historia eta generoa. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
11:30-13:30 |
Generoa arte plastikoen historian. |
|
13:30-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-17:00 |
Tailer kolektiboa: generoaren historiaren iturriak, aukerak eta mugak. |
|
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1868348017
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: