Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikopedagogia
Komunikazio Ez Bortitza gaur egun munduan zehar erakatsia da. Marshall B. Rosenberg psikologo estatu batuarrak sortu zuen duela 35 bat urte.
KEBa komunikatzeko tresna bat da, eraginkorra eta pragmatikoa, laguntzen gaituena argiki eta koherentzian komunikatzen. Hurbilpen horrek kooperazioa eta gatazken ebazpena ekartzen ditu.
KEBaren intentzioa harreman eta enpatia kalitate baten sortzea da, bestearekin eta norberak bere buruarekin. Helburutzat du denen beharren asetzea, molde baketsuan.
Ez ote da irakasle ororen nahia? Hezi aitzin harremanetan sartzea ikaslearekin? Kalitatezko harreman batean oinarritzea?
Ikastaldi hunek horren jasta eskaini nahi dizue.
Euskaran lizentziatua, Benafarroko Arberoa ikastolako irakaslea. KEBan ikasle 2011z geroztik.
Ikastaldian, parte hartzaileek esperimentatuz ikasiko dute, parte hartze handia eskatuko zaie.
Lan ezberdinak eginen dira: bakoitzaren egoeren lanketa, esperientzien partekatzea, eguneroko bizipen konkretuekin loturak, informazio teorikoak.
Hezkuntzan ari den edonori zuzendua (aurre hezkuntzatik unibertsitatera). Jakintza berezirik gabe.
OSTATUA ETA BAZKARIA
Baionako Ikastaroak Bernat Etxepare Lizeoan emango dira eta bertako barnetegia erabiltzeko aukera daukagu, beraz aurten lo egiteko tokia ere eskaintzen dugu.