Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Biologia eta Natur Zientziak
Etengabeko hazkundea eta ekonomia linealean oinarritutako gaur egungo kontsumo-modeloak sortzen dituen hondakinen kudeaketa gizartearen funtsezko kezketako bat bilakatu da. Honela, prebentzioa sustatzea eta sorturiko hondakinen kudeaketa eta tratamendua optimizatzea gure erronka handietako bat da.
Baina ez hori bakarrik. Eredu lineal honek beste arazo larri batzuk dakartza, besteak beste, geroz eta natur baliabide gutxiago geratzen da. Lehengaiak erauzi, eraldatu eta produktu gisa merkaturatu egiten dira ondoren kontsumituak izateko. Behin kontsumituta, produktu hauek eta bertan dauden materialak bota egiten dira alferrik galdutako material kantitatea urtetik urtera handituz.
Ekonomia lineal jasangaitz honek ez du aipatutako bi arazoak konpontzeko aukerarik ematen. Horrela, berandu baino lehen ekonomia eredua aldatu beharra dago arazo horiek gainditzen lagunduko duen ekonomia zirkularrera “biratuz”.
Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira berriz ere ekonomian “sartuz” natur baliabideetara jo gabe.
Ikastaro honetan ekonomia zirkularra zer den eta praktikoki nola aplikatu daiteken erakutsiko da. Horretarako gai teorikoak zein eredu praktikoak ezagutuko dira.
Ikastaro hau Tolosaldea Garatzen elkartearekin elkarlanean antolatu da.
Nekazal Ingeniaritzan doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea.
Nekazaritza Ingeniaria. Ingurumen Agrobiologian Masterra. Doktoradutza ikaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).
Ekainak 18, asteartea
9:30-11:30 - Ekonomia zirkularraren oinarriak.
11:30-13:30 - Ekonomia zirkularra tolosaldean?
9:00-14:00 - Bisitak:
9:00-14:00 - Bisitak:
--> Bisitak autobusez egingo dira, irteera Lehiberritik eta buelta bertara.
Ikastaroak mintegi bat (ekainak 18, Lehiberri zentroan) eta bi bisita (ekainak 19 eta 20, Nafarroa eta Tolosaldean) izango ditu. Mintegian sarrera teorikoa egiteaz gain, klase dialogatuak eta talde-dinamikak egingo dira. Bisiten bitartez, eredu praktikoak ezagutuko dira.
Udal teknikariak, profesionalak, kargu politikoak eta, orokorrean, gizarteari zuzendua dago ikastaroa, gaian interesa daukan edonori.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1968348014
Ebaluaziorako irizpideak:
Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak: