Udako Ikastaroak :: Politika, Soziologia
Euskal Herriaren historia matxinada iraunkorrez osatutako historia da. Erreka horren parte da duela 60 urte inguru gurean eman zen paradigma aldaketa.
Garai hartakoa da ETAren sorrera, baina baita ere ikastola mugimenduaren sorrera, gau eskolen hasiera, kooperatibismoaren lehen urratsak, herri mugimendu askoren kimuak baita gurera lanera etorri ziren herritarrekin batera sortutako ''Euskal langile herria'' kontzeptua. Planteamendu dekolonialetatik edan zuen borroka nazionalaren eta sozialaren uztarketa eta, oro har, frankismoaren gau ilunean itxaropenari argi izpiak eskaini zizkion paradigma berri baten sorrera.
Aldaketa handien garaia zen hura, munduan eta Euskal Herrian. Egungoa ere aldaketa handien testuingurua da, aldaketak maila ekonomikoan, sozialean zein politikoan. Biak ala biak, testuinguru erabat ezberdinak marrazten dituzte. Aldaketak beti mehatxuekin lotu ohi dira, baina aukerak ere badituzte bere horretan, atzo eta gaur ere.
''Izan ginelako, izango gara'' esan beharrean, nahiago dugu galdetzea: ''izan ginelako, izango gara?'' Ez etorkizunari begira gure izana zalantzan jartzen dugulako, aldaketen aurrean izaten jarraitzeko ausardia bera galdekatu nahi dugulako.
Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
IKASTARO BIKOITZA: Askapen bide(ar)en haritik...
Ikastaro honek Baionan emango den ''Garelako, zer izan nahi dugu?'' ikastaroarekin lotura dauka.
Nahiz eta bakoitzak bere aldetik izate bat eta ulerkuntza propio bat izan dezakeen eta aukera hori zabaldua den ere, ireki nahi dugun hausnarketaren harian zehar oinez egitera gonbidatu nahi zaituztegu. GUaz hausnartu, GUa marraztu eta GUa praktikatikekiteko eta eraikitzeko koordenadez solastera gonbidatu nahi zaituztegu.
Jon Maiak esan bezala, jada ez gara izan ginena (-baina badugu horretatik zerbait ezinbestean eta zortez- gehitzen dugu guk) eta oraindik ez gara izango garena.
Idazlea, gazte mugimenduan nahiz politikagintzako hainbatesparrutan ibilitakoa. Ikerketa historikoari lotutako bi liburu argitaratuditu.
Bertsolaria. Euskal Filologian lizentziatua.
UEUko kidea, EUren Hezkuntza Proiektuan parte-hartzailea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Informatika ingeniaria. PuntuEus Elkarteko kidea.
UPV/EHUko irakaslea
Filosofian lizentziatua eta EHUko doktoregaia. UEUkidea.
Soziologoa,Lanki-Mondragon Unibertsitateko kooperatibigintzaren ikertegia.
Ekonomian lizentziatua, Iratzar Fundazioko kidea, UEUkidea.
SAIO OSAGARRIA: ekainak 26, 17:00.
''Izan ginelako, izango gara?'' bertsosaioa.
Gaian interesa daukan edonori.
Irakasleak, hezitzaileak, hezkuntza munduko kideak...
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ikastaroaren ongi-etorria, aurkezpena eta kokapen orokorra.
|
|
09:30-11:00 |
Mahai-ingurua: Euskal udaberria, paradigma aldaketa.
|
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia |
|
11:30-13:00 |
Taldeetan eztabaidak |
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea |
|
15:00-17:00 |
Mahai-ingurua: XX. Mendetik XXI. Menderako jauzia – gure garaia ulertzeko.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Mahai-ingurua: Egungo borroka praktiketatik ikasiz.
Dinamizatzailea: Jagoba Zulueta
|
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia |
|
11:30-13:00 |
Taldeetan eztabaidak |
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea |
|
15:00-17:00 |
GUgintza bideak: Iruñeko udaleko esperientziatik ikasiz.
|
|
17:00-18:00 |
SAIO OSAGARRIA: ''Izan ginelako, izango gara?'' bertso-saioa.
|
|
17:00-17:30 |
Ondorioak |
Homologazioa
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatua: 357/2019 ebazpena, 2019ko apirilaren 14koa (kreditu 1).
Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak: gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).