Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Biologia eta Natur Zientziak
TALDEA BETE EGIN DA (19-06-17). Itxaron zerrenda sortu dugu.
Natur Zientzien irakaskuntzan gero eta garrantzi handiagoa dute gertuko arazoetan oinarritutako ikerketa proiektuek. Izan ere, arazoetan oinarritutako irakaskuntzak ikasleen interesa pizteaz gain, curriculumeko hainbat eta hainbat gaitasun, helburu eta eduki jorratzeko aukera ematen du. Euskal Herrian dagoeneko badaude horrelako irakaskuntzaren adibide arrakastatsuak, asko ingurumenari lotutakoak, eta funtzionatzen duten heinean, eredu hori zabaltzeko tresnak irakasleei eskaintzea ezinbestekoa da.
Horretarako, ikasleen zailtasunak eta proiektu horien alderdi teorikoa lantzeko Joserra Díez izango dugu irakasle, eta Iñaki Sanz-Azkue DBHko irakasleak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, berriz, ikasgelako errealitatea kontuan hartuta metodo horiek nola inplementatu asmatzen lagunduko du.
Biologian doktorea, EHUko irakaslea. Ikerlaria: ibaien funtzionamendu ekologikoa eta errestaurazioa, baita ingurumen hezkuntza eta haren didaktikan ere. UEUkidea.
UEUko kidea, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta bigarren hezkuntzako irakaslea.
Amaierako produktuak gidatuko du ikastaroa. Irakasle bakoitzak ikastetxe jakin bateko testuinguruaren araberako proiektua zehaztu beharko du. Baldintza bakarra ikastetxearen ingurunea irakasteko baliatzea da, haren azterketarekin gertuko arazoak sortzen. Beraz, ardatz horren baitan, pausoz pauso joango gara lehenik ezaugarri nagusiak identifikatzen, ahulgune edo arriskuak aurreikusten eta eredu orokor bat tokian tokiko baldintzetara egokitzen.
DBHko natur zientzietako irakasleei zuzenduta egongo da, batez ere biologiakoei eta geologiakoei. Horrez gain, erabilgarria izan daiteke naturaren dibulgazioan lanean zein herrigintzan aritzen diren pertsonentzat.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ongi etorria eta ikastaroaren dinamikaren azalpena.
|
|
09:30-11:00 |
Argi eta itzalak: aurreko proiektuetako esperientziak.
|
|
11:30-13:30 |
Arazoetan oinarritutako irakaskuntzaren marko teorikoa.
|
|
15:00-18:00 |
Nork bere testuinguruaren azterketa eta proiektuaren zehaztapena (maila, gaia…)
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Arazo egoeraren deskripzioa eta proiektuaren denboralizazioa.
|
|
11:30-13:30 |
Nork bere proiektua aurkeztea eta hausnarketa kolektiboa.
|
|
15:00-18:00 |
Nork bere proiektuan sakontzea eta jarduera nagusiak finkatzea.
|
TALDEA BETE EGIN DA (19-06-17). Itxaron zerrenda sortu dugu.
Partaideek, ahal badute, ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da.
Homologazioa
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatuta: 357/2019 ebazpena, 2019ko apirilaren 14koa (1,5 kreditu).
Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak: gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).