Udako Ikastaroak :: Informatika
Android mugikorrentzako sistema eragile bat da Linux nukleoan oinarritutakoa. Hasiera batean Googlek garatutakoa baina gaur egun Open Handset Alliance-k garatzen duena.
Orain arte mugikorrentzako sistema eragile gehienak itxiak ziren eta hauek pertsonalizatu eta programatzeko aukera gutxi eskaintzen zuten. Android mugikorrentzako sistema eragile libreak, aldiz, hori egiteko aukera berriak irekitzen ditu. Horretaz gain, mugikorrentzako sistema eragile honek aukera handiak eskaintzen ditu gauza berriak egiteko.
Androidek, beraz, mundu berri bat ireki du aplikazioentzat. Gero eta garatzaile gehiago dira Androidentzako aplikazioak egiten eta jada aplikazio ugari dago Android Marketean.
Etorkizun handia izan dezakeen sistema eragile honen hasiera, testuingurua, aplikazioak eta garapeneko hastapenak ikusteko aukera izango dugu ikastaro honetan.
Informatikaria, Teknologia berrietan aditua eta UEUko kidea.
Atal teorikoa eta praktikoa tartekatuko dira. Atal batzuk teorikoak izango diren arren, bertan aipatzen diren zenbait atal praktiko ere jorratuko dira. Android sistema eragilearen hastapenak eta testuingurua teorikoak diren bitartean, aplikazio interesgarrien gaian emuladore bat erabili ahal izango da. Horren bidez ez da Android telefono mugikor bat izan beharrik probak aipatzen diren zenbait aplikazio erabiltzeko.
Laugarren gaitik aurrera praktika izango da nagusi. Garapen-tresnak zein diren ezagutu ondoren, hauek instalatu eta adibide aplikazio bat ezagutzeko aukera izango dugu. Amaieran, aldiz, etorkizunari buruzko atal teoriko bat egongo da. Bertan, Androiden eta komunitatearen etorkizunari buruz eztabaidatuko dugu. Atal honetan, ikastaro kanpoko beste hainbat pertsonak ere parte hartzea gerta daiteke.
Mugikorren inguruan interesa duten pertsonei. Batez ere, garatzaile, ikertzaile, programatzaile, ingeniarieizuzendua. Programazio-lengoaia baten ohiko tresnak ezagutzea garrantzitsua da.
Hala ere, helburua Android sistema eragilea osorikezagutzea izanik, garatzaile-profilik ez izanda ere, beharbada ikastaroa interesgarria izan daiteke. Hori bai, garapenari dagokion atalean zailtasunak izan ditzakezu. Kasu horietan, garatzaile-profila duen pertsona baten ondoan jartzeko aukera eman nahi diegu pertsona horiei.
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 342063